Kultura Eskola katalogoan proposamenak sartzeko irizpideak eta prozedura

  • Katalogoan proposamenak sartzea eskatu ahal izango dute arte eta kultura jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, baldin eta eranskin honetan jasotzen diren irizpideak eta baldintzak betetzen badituzte eta zerbitzu horiek emateagatik fakturatu ahal izateko legezko egoeran badaude.
  • Pertsona edo erakunde bakoitzak ezin izango du bere izenean bi proposamen baino gehiago eduki katalogoan.
  • Ezin izango dira katalogorako aurkeztu Gipuzkoako Foru Aldundiko beste dirulaguntza lerro batzuek finantzatutako erakundeen, kultur espazioen eta museo zentroen ohiko dinamiken barruan antolatzen diren ekimenak.

 

Jarduerek bete beharreko baldintzak

Proposatutako arte eta kultura jarduerek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Honako esparru hauetako batekoa izatea: antzerkia, dantza, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, musika eta kultura ondarea.

  2. DBH eta OLHko ikasleentzat izatea, hau da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat.

  3. Eskolako ikasgai batekin zerikusia izatea.

  4. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea.

  5. Genero berdintasuna bermatzea, bai edukietan bai eta hartzaile gisa dituzten ikasleen artean.

  6. Inklusiboak izatea, era guztietako gaitasun intelektual eta motorretarako.

  7. Komunikazioko hizkuntza euskara izatea.

  8. Jarduera bakoitzak saio bakarra edo gehiago izan ditzake. Saio baten gutxieneko iraupena 50 minutukoa izango da, eta jarduera osoa ezin izango da 15 ordutik gorakoa izan.

  9. Jardueraren prezioari dagokionez, aurrekontu unitatetzat hartuko da jarduera baten kostu osoa, –jarduera guztiz egiteko beharrezkoak diren saioak barne– ikasle talde bakoitzeko. Jardueraren prezioa ez da 3.000 eurotik gorakoa izango.

 

Kultura Eskola katalogoan sartzeko eskaerak egiteko modua:

Katalogorako proposamenak aurkeztu nahi dituzten pertsona eta erakunde interesdunek, edozein unetan Kultura Eskola programak kudeatzen duen organora bidali ahal izango dute proposamena, hau da, Liburutegiko eta Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzura, helbide honen bidez kulturaeskola@gipuzkoa.eus. Artikulu honen amaieran eskeintzen den ereduari jarraiki osatu behar dira proposamenak, alderdi hauek zehaztu beharko dituztelarik:

  1. Jarduera proposatzen duen pertsona edo erakundea.

  2. Jardueraren izena edo izenburua.

  3. Jardueraren deskribapena.

  4. Jardueraren arte eta kultura alderdiei buruzko txostena.

  5. Jardueraren alderdi pedagogikoei buruzko txostena.

  6. Erakunde eskatzailearen, proposamenaren egileen eta parte hartzaileen ibilbide profesionala.

  7. Jarduera egiteko beharrezko baldintzak eta baliabideak.

  8. Jardueraren unitateko aurrekontua edo prezioa.

  9. Jardueraren irudiak: argazkiak, bideoak…

 

Proposamenak balioesteko eta onartzeko irizpideak:

Jardueren kalitatea bermatze aldera, programaren organo kudeatzaileak Gipuzkoako hainbat arte eta kultur arloko erreferentziazko erakundeen lankidetza izango du, proposamenak aztertu eta balioetsiko dituztenak honako irizpide hauen arabera:

A.- Jardueraren egokitasunaren ebaluazioa, ikuspegi pedagogikotik begiratuta. 15 puntu arte

B.- Jardueraren egokitasuna ebaluazioa, arte eta kultura ikuspegitik begiratuta. 10 puntu arte

C.- Jardueraren egileen eta parte hartzaileen ibilbide profesionalaren ebaluazioa. 10 puntu arte

D. jarduera antolatzeko eta egiteko egokitasunaren edo erraztasunaren ebaluazioa. 5 puntu arte

E. jardueraren bideragarritasun ekonomikoaren eta prezioaren eskalagarritasunaren ebaluazioa.  10 puntu arte

Proposamena onartua izan dadin, gutxienez, A,B,C eta D atalei dagokien puntuazioaren erdia lortu behar du, eta 25 puntu guztira, gutxienez,

Katalogorako hautatuak izateak ez du ordainsaria jasotzeko eskubiderik ematen, eta ez du jarduerak burutuko direnik bermatzen, izan ere ikastetxeek aukeratu beharko dituzte jarduera horiek.

 

Aipatutako balioespen irizpideak honako baremo hauen arabera aztertu eta haztatuko dira:

A.- Jardueraren egokitasunaren ebaluazioa, bere ekarpen pedagogikoaren ikuspegitik.  Gehienez, 15 puntu, honako alderdi hauen arabera:

A.1. Giza baloreak jorratzen dituzten proposamenak modu positiboan balioetsiko dira (inklusioa, generoa, dibertsitatea, etab.) Gehienez, 5 puntu.

A.2. Modu positiboan balioetsiko da erabilitako metodologia pedagogikoen egokitasuna eta metodologia horiek ikastetxeetan ikasketa esperientzia berri gisa izan dezaketen eragina. Gehienez, 5 puntu.

A.3. Eskola curriculumaren ikasgaien lotura modu positiboan balioetsiko da. Gehienez, 5 puntu.

A.1, A.2 eta A.3 irizpideen balioespena globala izango da ezin bada kalkulu objektibo bat egin modu kualitatibo batean, irizpide bakoitzean, honako taula honen arabera:

Kontzeptua                 Haztapena

Ekarpen handia           4 eta 5 puntu artean.

Batez besteko ekarpena          2,5 eta 3 puntu artean.

Ekarpen apala 0 - 2 puntu

B. Jardueraren egokitasunaren ebaluazioa, bere arte eta kultura ekarpenaren ikuspegitik. Gehienez, 10 puntu.

Kultur eremuan garatzen den programaren kalitatea balioetsiko da, proposamen bakoitza osatzen duten hainbat alderdien kalitate irizpideak aplikatuz, planteamendu formalei, edukiei ekoizpenari edo interpretazioari dagokionez.  Gehienez, 10 puntu. Balioespena globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da, taula honen arabera:

Kontzeptua                 Haztapena

Egokitzapen handia    8 eta 10 puntu artean

Egokitzapen ertaina    5 eta 7 puntu artean

Egokitzapen apala      0 - 4 puntu

C. Erakunde sustatzailearen eta/edo proposamenaren egileen eta parta hartzaileen ibilbide profesionala 0-10 puntu.

Proposamenaren antzeko jardueran esperientzia profesionala izatea modu positiboan balioetsiko da, bai arte arloan, bai pedagogikoan. Gehienez, 10 puntu. Balioespena globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da, taula honen arabera:

Kontzeptua                 Haztapena

Balioespen handia      8 eta 10 puntu artean

Balioespen maila ertaina        5 eta 7 puntu artean

Balioespen apala         Gehienez, 4 puntu

D. Jarduerak antolatzeko egokitasuna eta erraztasuna (tokia, iraupena, garraio beharrak, zentroak egin beharko lituzkeen baliabideak, etab.) eta haiek gauzatzeko erraztasuna modu positiboan balioetsiko da. Gehienez, 5 puntu. Balioespena globala izango da; kalkulu objektiborik egin ezin bada, modu kualitatiboan egingo da, taula honen arabera:

            Kontzeptua                 Haztapena

Erraztasun handia       4 eta 5 puntu artean.

Erraztasun ertaina       2,5 eta 3 puntu artean.

Erraztasun apala         Gehienez 2 puntu

E. Aurrekontuaren bideragarritasuna eta eskalagarritasuna, xedea ahalik eta ikastetxe gehienetara iristea denez, jarduera bakoitzaren prezioa arrazoizkoa izatea balioetsiko da. 0 eta 10 puntu artean honako baremo honen arabera:

Kontzeptua     Haztapena

500 euro baino gutxiago        10 puntu

501 eta 1.000 euro bitartean   9 eta 8 puntu artean

1.001 eta 1.500 artean            7 eta 6 puntu artean

1.501 eta 2.000 artean            5 eta 4 puntu artean

2.001 eta 2.500 artean            3 eta 2 puntu artean

2.501 eta 3.000 euroren artean          1 puntu

 

Kultura Eskola katalogoa hedatzea eta mantentzea

  • Kultura Eskola programaren organo kudeatzailea, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Liburutegi, Kultur Sustapen eta Hedapen Zerbitzua, arduratuko da Kultura Eskola katalogoa mantentzeaz eta ezagutzera emateaz. Katalogoa aldian behin eguneratuko da, ahalegina egingo da eguneratzea Kultura Eskola programaren esparruan ikastetxeei dirulaguntzak emateko urteko deialdia egin baino gutxienez hilabete lehenago egiteko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren webgunean argitaratuko da.
  • Hautatutako jarduerek bi ikasturtetan iraun ahal izango dute katalogoan, behin denbora hori igarotakoan berrikusi egingo da, eta denbora horretan kontratatu ez diren jarduerak automatikoki baztertuko dira hurrengo eguneratzean.
  • Sustatzaileek nahi dutenean ere erretiratu ahal izango dituzte jarduerak, betiere programaren organo kudeatzaileari jakinaraziz, baldin eta ez badute ikastetxeekin betetzeko konpromisorik.

 

Kultura Eskola katalogorako JARDUERA PROPOSAMENAK aurkezteko eredua

  1. JARDUERA PROPOSATZEN DUENAREN DATUAK

    • Aurkezlearen izena:
    • IFK zkia. (entitatea bada) edo NAN zkia. (pertsona fisikoa bada):
    • Helbidea (kalea eta zenbakia):
    • Herria:
    • Posta kodea:
    • Harremanetarako pertsonaren izena:
    • Posta elektronikoa:
    • Tfnoa.:
  2. PROPOSATZEN DEN JARDUERARI BURUZKO LABURPENA

    • Jardueraren izena:
    • Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketarako zein mailatara edo zein adinetara dago zuzendua:
    • Zein balio sustatzen ditu bereziki (genero berdintasuna, inklusioa…):
    • Curriculumeko zein ikasgairekin ditu loturak (hala badagokio):
    • Zein da ekitaldi bakoitzaren prezioa, guztira: (BEZarekin bada, prezioa+BEZa garbi adierazi)
  3. Jardueraren deskribapena (30 lerrotan gehienez):

  4. Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

    (Kontuan izan kalitatezkoa izatea baloratuko dela, ikuspegi kualitatibo batetik, horretarako kontuan izango dira jardueraren alor bakoitzaren arabera aplikagarriak zaizkion irizpideak: kontzeptualak, interpretatiboak, artistikoak, narratiboak, ekoizpenekoak, historikoak edo dagozkionak).

  5. Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

    (Kontuan izan haren egokitasuna baloratuko dela, ikuspegi kualitatibo batetik: helburu dituen gazteentzat egokia izatea, gizarte balioak lantzeko aproposa izatea -inklusioa, generoa, aniztasuna…-, erabilitako metodologiak, indarrean dagoen arloetako curriculumarekiko lotura, ikastetxean izan dezakeen eragina ikaskuntza esperientzia berri gisa…)

  6. Proposamenaren egileen ibilbide profesionala eta antzeko lanetan azaldutako esperientzia .

    (Modu labur eta zehatzean, eta jarduera mota honetara mugatuta. Ekidin curriculum luzeak eta proposatzen den jarduera motarekin zerikusirik ez duten esperientziak)

  7. Jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren baldintzak eta baliabideak.

    (Kontuan izan baloratuko direla jarduerak antolatzeko berezkoa duten egokitasuna eta erraztasuna: lekua, iraupena, garraio beharrak, ikastetxeak jarri beharko lituzkeen baliabideak… gauzatzeko erraza izatea hobetsiko da.).

  8. Jarduera bakoitzaren aurrekontua edo prezioa.

    (Azaldu jarduera bakoitzaren prezioa nola kalkulatu duzuen: pertsonala, gizarte segurantza, dietak, garraioak, produkzio gastuak, gastu orokorrak, amortizazioak eta BEZa… ez ezer ahaztu. Eta kontuan izan aurrekontuaren bideragarritasuna eta eskalagarritasuna baloratuko direla, eta, helburua ahalik eta ikastetxe gehienetara iristea denez, jarduera bakoitzaren prezioa arrazoizkoa izatea balioetsiko dela.)

  9. Proposatutako jardueraren dokumentu bisuala.

    (Baldin eta aurrez egin bada, edo bestela, aurrez egindako antzeko beste batzuena aurkeztu daiteke, Interneterako estekaren bitartez, ahal dela).

OHARRA: Saiatu labur eta zehatz izaten, baina garrantzizko ezer ahaztu gabe. 6-10 orrialdetan ahal dela.