Aldi baterako programak

Antzinatasunari buruzko jardunaldiak, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatuta, Bitarte kolektiboarekin lankidetzan. Gizateriaren kultura zaharrenak hurbildu eta ezagutzera emateko helburuarekin, Grezia eta Erroma batez ere, baina Egipto edo Mesopotamia ere present daude egun hauetan, urtero gai desberdinak garatuz, besteak beste, maitasuna, heriotza, soinekoa, irakurketa, ardoa, oturuntza, borroka, emozioak…

Iparraldea Bertan

Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira jardunaldi hauen helburu edo xede nagusiak. Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako ekimena. Urteroko jardunaldi hauek 2002 urtean hasi ziren eta urte hauetan zehar erakusketak, poesia errezitaldiak, kantu eta musika emanaldiak, hitzaldiak, ikusentzunezkoak eta abar.