Gastronomia eta Historiaurrea?
Bertsoak eta Ondarea?
Duela 1.000 urte, Altzoko monasterio txiki baten dohaintza jasotzen zuen dokumentu batean, Gipuzkoako lurraldearen lehen aipamena ezagutzen da; Ypuscoa une horretan idatzi zen.
Gipuzkoako Milagarren mendeurrenak oinarri historiko handia du, zalantzarik gabe, eta Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoak Ondarea Orain edizio berri honetan nabarmendu nahi du. Programa hau ondarearen gaurkotasuna Gipuzkoako gizarteari hurbiltzeko asmoz sortu zen, eta eduki erakargarri eta liluragarriz betetako edizio berezi batekin itzuliko da. Hortik dator interes orokorreko adierazpenak eta ondarearen abangoardiako gaiak uztartzen dituen aurtengo formula.
Zaharberritzean adituak izango ditugu, Kultura Ondarearen kontserbazioaren erronkak eta sekretuak azalduko dizkigutenak, baita urpeko arkeologiaren arloko azken aurkikuntzak aurkeztuko dituzten ikertzaile espezializatuak ere. Horrez gain bidaia berezia egingo da iraganeko zaporeetan barrena: gure arbasoen ahosabaian zeharreko ibilbidea, nola elikatzen ziren erakusten duten aztarna arkeologikoetan oinarritua.
Zikloa amaitzeko, bertsolaritzari buruzko saio bat izango da, 2024an Kultur Ondare Inmaterial gisa aitortua, eta ahalik eta ondoen amaituko dena: zuzeneko bertso saio batekin, gure kultura biziena eta ahozkoena ospatuz.
EgitarauaOndarea Orain programaren edizio honetan garrantzitsuenen hautaketa bat aurkeztu zen; jakitearen abenturak aurrera jarraitzen du. Erdi Aroko musika-tresnak ezagutzeko eta zein soinu ateratzen zuten entzuteko, kultura paisaiari buruzko ikerketekin gai horretan eguneratzeko, Erresuma Batura arte bidaiatzeko eta Brontzezko Aroko aztarnategi paregabe baten indusketa bisitatzeko, Itsason berrezarri berri den erretaula batera hurbiltzeko eta baserrien mundu liluragarrira itzuli eta iraganean iragarritakoa soberan bete dela egiaztatzeko aukera izan zen.
Musika-ikonografia:Ikonografia musikala. Ondare ezagutzeko tresna
Filma. Brontzezko Aroko Pompeya Britaniarra. Aurkezlea: German Delives.
Zeri buruz ari gara kultura paisaiari buruz hitz egiten dugunean? (konferentzia)
Itsasoko San Bartolome elizako erretaula (konferentzia)
Baserrien jatorri historikoetan gero eta atzerago (konferentzia)
Lehendabiziko edizio honetan, neandertalen garaian eboluzioari buruz proposatutako azken teoriak eta Paleolitikoko labar-artearen azken interpretazioak ezagutarazi ziren.
Era berean arkitektura garaikidea berrikusi zen «ondareari dagokionez» eta, esate baterako, Gipuzkoako zurezko eraikuntza nazioartean erreferente nola bilakatzen ari den egiaztatuz.
«Gure iraganetik ikasbide asko atera ditzakegu gure iragana ulertu eta gure etorkizuna pentsatzeko lagungarri zaizkigunak. Ondarea eta haren aberastasuna ezagutzea bermea da haren kontserbazioa erdiesteko eta gizarte baten sentsibilitatearen eta heldutasunaren ageriko seinale», nabarmendu zen.
Arkitektura garaikidea. Kontraesana?
Egurrezko arkitektura Gipuzkoan. Sorpresak Eta Sorpresa (On) Gehiago
Dokumentala. Neandertal ilunabarra
Dokumentala. Homo Sapiens-ak zinema egiten zuenean