Atzealdea MUSIKA MODERNOA, NEW ORLEANSETIK EUSKAL HERRIRA
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Jardueraren alderdi arDsDko-kulturalari buruzko txostena:
Ikastetxeetan musika klasean ematen duten edukien osagarri berezi bat izatea da helburu nagusia.
Bidaia bat egiten da kronologikoki eta Amerikatik Euskal Herrira, musika zuzenean entzuteko aukera emanez. Eta beraiek, ikusle - ikasleek zenbait abestietan parte hartuko dute.
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Musika modernoa prestakuntza zabala eskatzen duen diziplina da, non, musika tradizionalaren zorroztasun tekniko eta metodologiko bera eskatzen duelarik.
Musika modernoak musika hezkuntzaren barruan toki garrantzitsua izan beharko luke, gutxien gutxienez, ondoko hiru ardatz landuaz; musika-elementuen sentsibilizazioa, konposizioprintzipien eskuratzea eta aurretik aipatutako bi kontzeptu teoriko hauen adierazpen praktikoa, instrumentu, kantu, gorputz-adierazpen eta mugimenduaren bidez iritsi beharko litzateke.
Musika hezkuntzan erreferentzia marko historikoa finkatzeko eta tratatu beharreko eremua definitzen duen euskarri kontzeptual bat finkatze aldera, gure musika aukeratu dugu, Euskal Musika. Abiapuntu bezela aldiz, XX. mende hasierako jazz musika hartuko dugu. Gure aukeraketa justifikatze aldera, estilo honek forma eta egitura oso zehaztuak dituela esan behar da, eta forma eta egitura propio hauek, bidai bat egiteko aukera ematen digute, herrialde eta estilo musikal desberdinetatik, gure egungo komunitate kulturaleralean helmuga duen bidaia. Bide batez, musika modernoaren garapena ere esplikatuko dugu.
Javi Perez (tronpeta, fliskorno) eta Iban Gurrutxaga (gitarra elektrikoa), 2016ean Donostiako Jazzaldian, Txikijazz bandeko arduradun pedagogikoak izan ziren eta hortik aurrera, 2017an, 2018an, 2019an eta aurten ere 2020an (pandemia dela eta bertan behera gelditu da), Txiki Jazz big bandeko eta Txiki Jazz Konboko arduradunak eta zuzendariak izan dira.
Susana Cencillok (www.susanacencillo.com ), beste aldetik, 2013. urtetik, beste kontzertu didaktikoak suspertu zituen, Iraitz Lizarraga aktorearekin batera “Konekta zaitez Euskal musikara”. Haur eta gazteak Euskal musikara konektatzeko helburuarekin.
2017. urtean hasi zen hirukote hau, Javi Perez, Susana Cencillo eta Iban Gurrutxaga, proiektu honekin, hau da, kontzertu didaktikoekin, Musika Bulegoak babestuta.
Musika Modernoa, New Orleansetik Euskal Herrira