Atzealdea GORDAILUA IBILTARIA: Gure Nagusiak
Herria:
Aktibitate mota:
Egokitutako ezgaitasunaren arabera:
Gipuzkoako zahar egoitzatan diren gure nagusiei Gordailuko edukia hurbilduko diegu. Gordailuan beraien haurtzaroan ezagututako pieza desberdin asko gordetzen dira, eta aukeratutako pieza batzuen inguruko solasaldiaren bitartez nagusien ezagutzari balioa emango diogu. Hau da, nagusi askok Gordailuraino etortzerik ez dutenez gero, aukeratutako pieza batzuk egoitzetara eraman eta solasaldien bitartez nagusien ezagutzari balioa emango diogu: egoiliarrekin elkarreragineko saioak egingo dira, haurtzaroko esperientziak eta pertzepzioak jasotzearren. Lehenengo hurbilketarako "SUTONDOA" gaia azalduko diegu, suarekin lotura ala sutondoan ziren pieza batzuei Gordailutik ateratzeko aukera emanez