Atzealdea Igartubeiti baserria ondare-gunera txango inklusiboa
Herria:
Aktibitate mota:
Egokitutako ezgaitasunaren arabera:
Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera eskaintzen digu. Giza Eskubideen markotik abiatuta antolatu dugu ekintza inklusibo hau, eta honela, kultur eskubideen unibertsaltasuna aldarrikatu nahi dugu. Ekimen honetan, gizartean dugun aniztasuna agerian egon dadin bilatuko dugu. Arreta berezia eskainiko diegu egoera zaurgarrian egon daitezkeen pertsonen presentziari eta euren parte hartzeari. Jorratuko diren gaiak: Giza eskubideak, kultur eskubideak, gizatalde desberdinen ezaugarriak eta sortzen diren zailtasunak ondareaz eta kulturaz gozatzeko. Zatoz gure baserriek jasotzen duten ondarea ezagutzera!