Atzealdea Olagarro lehorra, Zumaiako sukaldeko ondare
Herria:
Aktibitate mota:
Egokitutako ezgaitasunaren arabera:
BUS. Lurraldebus: UK10,11,09. TREN. Euskotren: E1
Kostaldeko herri gehienetan olagarroaren ustiaketa orokorra izan da historian zehar, baina apurka-apurka galtzen joan da. Apenas ikus daiteke olagarro-harrapatzaile eta lehortzailerik egun, eta jarduera bitxi bilakatu da. Bada, ordea, olagarro-arrantzan eta lehorketan jarraitzen duen kostaldeko herri bat: Zumaia. Bertan, olagarro-arrantza eta lehorketa helduengandik gazteengana pasa den tradizioa da: transmisio horren bitartez, bizirik irautea lortu du jarduera zahar honek. Eta bertako gastronomian ere utzi du arrastoa: Zumaian bakarrik jan ahal izango duzu “Olagarro zopa”.Argazki proiekzioa eta hitzaldi bat egongo da.
Argazkia: Javier Carvallo
Zumaiako Udala