Debako Praileaitz kobazuloan beste ekinaldi arkeologiko bat
Aurtengo helburua da Behe Paleolito garaiko aztarnak azaldu ziren guneak zabaldu eta handitzea
- 445
Aranzadi Zientzia Elkarteko Xabier Peñalver eta Eloisa Uribarri arkeologoen zuzendaritzapean beste urte bat gauzatzen ari dira Praileaitz kobazuloan egiten diren indusketa arkeologikoak. Lanak aurrera eramateko Foru Aldundi honetako diru-laguntza izan dute.
Behe Paleolito garaiko garrantzi handiko aurkikuntzak izan dira aztarnategi honetan; ildo horretatik jarraituz aurtengo helburua lanaren eremua zabaltzea da, horrela, orain dela 150.000 urte dituen okupazioaren testuingurua hobeto ezagutuko baitute.