Kulturako dirulaguntzak eskatzeko baliabideak
K bulegoan badakigu informazioa modu labur eta bisualean eskaintzen duten baliabideak izateak kultur proiektuetarako laguntzen deialdiak ulertzen lagun dezakeela. Horregatik, sortu ditugun materialen berri eman nahi dizuegu.
- 480
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak aurten argitaratuak dauden laguntzen laburpen-taulak egin ditugu: horietako bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak irakurtzeko aukera emango dizuete, begirada azkar batez. Oso garrantzitsua da kontuan hartzea laburpenak direla eta ezin bestekoa dela diru-laguntzen lerro bakoitzaren xehetasunak barneratzeko oinarri orokorroak eta espezifikoak irakurtzea. Gure esperientziatik eta adierazten dituzuen beharrengatik, badakigu berotze-ariketa ona dela laburpenekin hastea, ondoren oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak irakurtzeko eta, horrela, informazio guztia barneratzeko.
Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu K bulegoan zuen esanetara gaudela zuen zalantzak argitzeko. Kontsulta egin diezagukezue, edo laguntza eska dezakezue, eta hitzordua emango dizuegu.
Taula-laburpenak:
-
TOKIKO diru laguntzak: Gipuzkoako Udal, Udal elkarte edo Udal entitateei zuzendutakoak.
-
LANABESAK: Gipuzkoan gauzatzen diren ikus-entzunezko proiektuak ekoiztu eta hedatzeko diru laguntzak.
Diru laguntza hauek osatzeko, gure webgunearen diru-laguntzen datu basea kontsultatu dezakezue ere bai.