Atzealdea Omenaldi beroa Raúl Guerra Garridori

Omenaldi beroa Raúl Guerra Garridori

Raúl Guerra Garrido idazleak Alfontso X.a Jakitunaren Ordenaren Gurutze Handia jaso du, Isabel Celaá ministroaren eskutik.

Omenaldi beroa Raúl Guerra Garridori

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldi beroa egin dio Raúl Guerra Garridori, Carereño bere lehen eleberria argitaratu zuenetik 50 urte bete direla eta. Aldundiaren Jauregiko Tronu Aretoan egin den ekitaldiaren amaieran, Isabel Celaá Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroak Alfontso X.a Jakitunaren Ordenaren Gurutze Handia eman dio idazleari, bere literatur ibilbidea saritzeko eta haren eredu morala aitortzeko.

Cacereño eleberria euskal gizartearen argazki bat da, 50eko eta 60ko hamarkadetan Gipuzkoara iritsi ziren emigranteen ikuspuntutik egina, eta tentsio handiko giro sarri aztoratu batean eraldatzen ari zen gizarte bat irudikatzen du. Obra horretan, Euskadi etsai giroko agertzen da, desberdinak direnekiko mespretxu agerikoz, eta hor giro horretan ezkutatzen da jatorria Gipuzkoan nahiz handik kanpo izan dugunok beste 50 urtez izuak jota izan gintuen indarkeriaren hazia.

Denis Itxasoren hitzetan, «Raúl Guerra Garridok bere konpromiso etiko eta intelektualari eutsi zion ETAren terrorismoaren urterik ilunenetan. Egia kontatzea erabaki zuen. Horregatik eta haren obragatik zor genion omenaldi hau. Aintzatespen hori ezinbestekoa da euskal gizartearentzat eta Gipuzkoarentzat ere».

Bestalde, Celaák honako hau nabarmendu du: «Ukaezina da duen dimentsio literarioa, eta are dimentsio etikoa ere, balio handikoak baitira sektarismoari eta intolerantziari aurre egiteko izan zituen adorea eta buruargitasuna, Espainiako beste lurralde batzuetatik Euskadi eraikitzera etorri ziren beste askok izan zutenaren modukoa». «Guerra Garridoren obra literario eta humanistak indarkeriaren kontrarrelatoa eraiki» zuela ere azpimarratu du ministroak.