Atzealdea Txinparta Antzerki Konpainia

Txinparta Antzerki Konpainia

“Zurrunbiloan” antzezlana

Herria
Donostia, Eibar, Azkoitia

[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Txinparta Antzerki Taldea 2012. urtean sortu zen, Iñigo Dierez eta Ander Azurmendi-ren eskutik. “Irakasleak” antzezlana estreinatu zuten. Urte askotako geldialdiaren ondoren, “Pisu Ezpartekatua” mikroantzerkia estreinatu zuten 2017-an, lehenik aktoresekin (Nerea Gorriti eta Ane de Miguel) eta ondoren aktoreekin (Asier Oruesagasti eta Iñigo Dierez).
2019-an berriro elkartu dira “Zurrunbiloan” obrarekin, Donostia Kultura-ren Poltsiko Antzerki Sorkuntza-ko bigarren saria eskuratuz. Kasu honetan, Azurmendi eta Gorriti aritu dira aktore lanetan, Dierezek idatzitako testuarekin eta Oruesagasti-ren zuzendaritzapean.
“Zurrunbiloan” antzezlana, Sinopsia: Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari…
Aktoreak: Nerea Gorriti eta Ander Azurmendi

Facebook: nere.gorriti
 / Instagram: nereagorriti

Facebook: ander.azurmendi.3 Instagram: anderazurmendii
Testua: Iñigo Dierez
 / Facebook: inigo.antsorregidierez
Zuzendaritza: Asier Oruesagasti / Facebook: orues