Atzealdea (ONLINE) Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroa.

(ONLINE) Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroa.

Une hauetan zailtasun gehiagorekin gabiltza sorkuntza artistiko eta kulturalak aurrera eramaten. Finantzaketa aukera desberdinen artean ikerketa bat egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu: Finantzaz Haratago plataformak on line eskainiko duen foroa. Apirilaren 20tik 23ra. Egunero, 17:00etatik 19:00etara.

(ONLINE) Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroa.

1GO SAIOA: Finantza Etikoen esperientzia eraldatzaileak.
• Data: Apirilak 20.
• Ordutegia: 17:00-19:00

2.SAIOA: Nazioarteko Lankidetza eta Finantza Etikoak: feminismoa eta klima-aldaketa.
• Data: Apirilak 21.
• Ordutegia: 17:00-19:00

3. SAIOA: Bertakoa eraldatzen, Ekonomia Sozial eta Solidarioko esperientzietatik.
• Data: Apirilak 22.
• Ordutegia: 17:00-19:00

4. SAIOA: Heziketa Finantziario eta kritikoko esperientziak eta sareak.
• Data: Apirilak 23.
• Ordutegia: 17:00-19:00

Saio guztiak ZOOM erreminta bidez egingo dira (zoom.us/download). Saio guztiak dohainekoak izango dira. Nahi beste saioetara apuntatu zaitezkete.

 

Izena emateko: https://finantzazharatago.org/eu/finanzas/berriak/

 

 

 


Finantzaz haratago, Finantza etikoen alorreko erakundeen sarea da eta Hezkuntza Finantziario Etikoa sustatzen dute.finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaldu nahi du Euskadin, partaidetzazko modu horizontalean.

Erreferentzia-gunea izan nahi du beste mundu-ikuskera bat ezarri daitekeela eta beharrezkoa dela uste duten pertsona eta erakunde guztientzat, gizarteak jasotako hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa elkarrekin sustatzeko asmoz.