ON DO KO belaunaldien arteko antzerki-dantza

Egitasmoaren izena : ON DO KO belaunaldien arteko antzerki-dantza

Eragilea : Mafalda Saloio

Telefonoa
633966720
Kontaktua
Mafalda Saloio

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Artea gizartea eraldatzeko tresna gisa. Afektu-sareak komunitatean lantzea. Adin desberdinen arteko topagune bat sortzea, gizarte-kohesioa, aniztasunean oinarritutako bizikidetza eta belaunaldien arteko lankidetza bultzatuz. Belaunaldien arteko harremanak sendotzea, konplizitatea, inklusioa, generoa, elkar zaintza, entzutea eta konfiantza landuz.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBHko 4. mailara, eta Lanbide Heziketara (14-16 urte bitarteko ikasleentzat)
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1930 €+ BEZ (%10a) 

Jardueraren deskribapena:

Nerabe eta adinekoen arteko antzerki-dantza topaketa bat izango da. Performance bat + antzerki dinamikak edo tailerra (ikastetxeak auekra dezan) + solasaldia.

1. Modalitatea - Performancea: ON DO KO, zahartzaroari buruzko goraipamena 
ON DO KO Egiako adinekoen antzerki-dantza taldearen performancearen aurkezpena, EGO- Euskal  Herriko Gazte Orkestrako 3 musikariren partaidetzarekin. Performanceak, gorputzaren, ahotsaren,  musikaren eta emozioen bidez, adinari buruzko aurrekontzepturik gabeko ikuspegia lantzea  bilatzen du.
+
Solasaldia: Eva Salaberria, Mafalda Saloio eta ON DO KO taldearekin eta antzerki-dinamikak publikoarekin: ON DO KO proiektuak eta Donostia Lagunkoia programak (hiri lagunkoiak adinekoekin) landutako kontzeptuei buruzko elkarrizketa ikasleekin. Elkarrizketa, publiko osoari zuzendutako antzerki-dantza ariketa batzuekin tartekatuko da. Adin ezberdinetako taldeen arteko hurbilketa eta elkar ezagutza sortzea da helburua. Zahartzaroari buruz hausnartzea, adinekoei ikusgarritasuna emanez eta elkartasuna, lankidetza, enpatia eta tolerantzia bezalako balioak landuz.

Jardueraren iraupena: 1.30 ordu ( ikastetxearen beharretara egokitua )
Ikasle kopurua: 200 inguru ( ikastetxearen beharretara egokitu daiteke )

2. Modalitatea - Performancea: ON DO KO zahartzaroari buruzko goraipamena 

Belaunaldien arteko antzerki-dantza tailerra ON DO KO taldearekin: Gorputzaren eta emozioen topagune bat, gorputz-jolasaren berezkotasunean inspiratzen dena. Bizikidetza landuko dugu gorputzeko erritmo eta energia desberdinekin. Tailer hau prozesu artistiko parte-hartzailea da, non pertsonak bizipenen protagonistak diren, sentsibilitatea, eskuzabaltasuna, bestearekiko irekitasuna eta giza harremanen zerbitzurako lankidetza ahalbidetzen dituztenak.

Etenaldia: 15 minutu (ikastetxearen beharretara egokitu daiteke)
+
Solasaldia Mafalda Saloio, Eva Salaberria, On Do Ko-rekin: Solasaldi gidatua, tailerrean eta ikuskizunean bizitakoa nerabeekin partekatuko da.

Jardueraren iraupena: 2 ordu (ikastetxearen beharretara egokitua)
Ikasle kopurua: gehienez 35 (tailer intimoagoa eta hurbilagoa da, horregatik edukiera mugatzen da)

Hizkuntza: bi hizkuntzak konbinatuz egiten da ekimena.
Performancea: oso testu gutxi du. Gaztelania eta euskara uztartzen ditu (gehienbat gaztelania)
Eva Salaberria: euskara
Mafalda Saloio: tailerrean gehienbat gaztelaniaz, euskarazko esaldiak tartekatuz (portugesa naiz eta euskara ikasten ari naiz). Elkarrizketa gaztelaniaz, baina ikasleek niri euskaraz hitz egin diezadakete (Belarriprest) 
On Do Ko taldea: gehiengoa gaztelaniaz bakarrik, 3 pertsona euskaraz.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

1. Modalitatea – Performancea + solasaldia + antzerki-dantza dinamikak publikoarekin

Beharrezko espazioa: 2 aukera daude: Eskolan bertan: barneko espazio zabal bat behar da (eskolara bisita egin dezakegu performancerako espazio egokia baloratzeko) edo tokiko antzoki batean: ekimen hau Gastezenari (Jaialai Kalea, 22, 20012 Donostia) aurkeztu zaio, eta honek topaketa egiteko espazio eszenikoa utzi digu, betiere zentroarekin datak koordinatuz. Herriko beste antzoki batean egin nahi izanez gero, eskaera kudeatuko genuke.

Beharrezko baliabideak: musikarako audio-aparatua. Eskuko 2 mikro. 
Gela: OnDoKoko kideak prestatu ahal izateko (13tik 20ra izan daitezke)

2. Modalitatea - OnDoKo performancea + Belaunaldi arteko antzerki-dantza tailerra + solasaldia
Beharrezko espazioa: barruko gela zabala.
Beharrezko baliabideak: musikarako audioa eta mikro bat.
Muntaia: gela ordubete lehenago behar da prestatzeko.
Laguntza gela: OnDoKoko kideak prestatzeko (13tik 20ra)
 

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA
 
On DO KO lantaldea 20 pertsonak osatzen dute, eta gehienak 74 eta 94 urte bitartekoak dira. 2018tik dantza, emozioak eta antzerki fisikoa oinarri hartuta lan egiten dugu, auzoaren topagune bat bilatuz artetik abiatuta, eta asteartero Egiako Kultur Etxean egiten dugu. Asteroko klaseek Egia Kultur Etxearen, Donostia Lagunkoiaren eta Plus55-ren laguntza dute.

Urtero performance bat egin dugu, eta publikoarekin partekatu dugu garatzen ari garen lana: 
2019an, dantza-antzerki tailer bat egin da Donostiako TAE antzerki eskolako ikasgela batekin; 2020an, Egiako tokiko saltokietan hainbat performancez osatutako programa bat egin dugu, auzoko hainbat eragileren parte-hartze aktiboarekin; 2021ean, On Do Ko-ko adinekoei buruzko dokumental bat egin dugu, proiektuak eguneroko bizitzan duen eraginari buruzkoa.

2022ko apirilean jaio zen aurkezten dugun performancea, zahartzeko prozesuari laudorioa egin nahi duena. Performance hori Marc Espin kazetariaren BAZTERTUAK erakusketan egin da (Tabakalerako Kutxa Kultur Aretoan ). Erakusketak El Salvadorreko eta gure lurraldeko adineko emakumeen errealitateari buruz hitz egiten du. Publiko orokorrari eta Easoko hainbat modulutako ikasleei erakutsi zaie.

EGOk, Euskal Herriko Orkestra gazteak, bere hiru kiderekin parte hartzen du performance honetan, honela, beste diziplina artistiko batzuekin lan egiteko aukera eskaintzen du, baita sorkuntzan adin ezberdinak gurutzatzeko aukera ere. 

Performance hau Mafalda Saloioren sorkuntza artistiko bat da eta On Do Ko-ko adinekoen taldearekin egiten da, baina ez da ohiko dinamika bat, eta ez du finantzaketarik etorkizuneko antzezpenetarako.

Nola egingo dugu lan jardueran?

Nerabe ekin eta On Do Ko taldeare kin,belaunaldien arteko antzerki-dantzako tailerretan edo dinamiketan: antzerki-dantzaren, musikaren eta gorputz-dierazpenaren bidez, belaunaldien arteko indarra eta hauskortasuna, ikusezintasuna, topaketa, elkarrekiko zaintza, afektuak, gorputz kolektiboa eta begirada landuko ditugu.

Gorputzaren, emozioen eta mugimenduaren bidez, espazio bat sortuko da berrasmatzeko, aldarrikatzeko, borrokatzeko, zaintzeko, entzuteko eta komunikatzeko. Ditugun aurreiritziak aztintzeko.

Ikasleak, mugimendu eta emozioen bidaia batean murgilduko dira. Atmosferak eta irudiak sortuko dira, pertsonak aurkitzen direnean emozioen poetikan oinarritutako lan bat abiapuntu hartuta.

On Do Ko performance artistikoa: ezohiko ikuskizuna, 72 eta 94 urte bitarteko protagonistekin. Bidaia sentsorial eta emozionala, arteek zahartze-prozesuaren ikuspegi estereotipatuak nola eraiki, iraunarazi eta aurre egin ditzaketen planteatzera garamatza ( interpreteen kopurua 13-20 pertsona artekoa izango da). 

Solasaldia: elkarrizketa informala baina zuzendua izango da, ikasleekin etengabe partekatzen saiatuko dena. Alde batetik, zahartzaroari buruz lehen aipatutako ikuspegiak eta balioak helaraziko dira, eta, bestetik, performancearen eta tailerraren bidez bizitako esperientziak nerabeekin hausnartu eta partekatuko dira.
 
JARDUERAREN EREMU PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA 

DBHko eta LHko 4. mailako ikasleei zuzendutako jarduerak hezkuntzaren garrantziarekin zerikusia duten gaiak lantzen ditu artearen bidez: bizikidetza, elaunaldien arteko harremanak, berdintasuna, generoa eta auzoetako afektu-sareak. Artea oinarri hartuta lan egingo dugu, gizartea eraldatzeko tresna gisa.

  • Artea gizarte-gaiekin lotzea, arte-adierazpenaren bidez gai horien gaineko ikusgarritasuna sortzea bilatuz.
  • Partaidetza-prozesu bat sortzea, elkar ezagutzekoa, gizarte-kohesiokoa, biztanleen hurbiltasuna lantzen duen dinamika batetik abiatuta, afektu-sareak sortuz. Eskola, auzoa eta komunitatea.
  • Zaintzen duen komunitate baten garrantzia piztea. Pentsamendu, zaintza, topaketa eta bizikidetza-sareak sortzea, komunitate sendoagoa ahalbidetuz.
  • Lan honetan erabilitako metodologiak Mafalda Saloioren ibilbide profesionalaren emaitza dira, eta hainbat iturritatik edaten dute: antzerki Fisikoa, Clown, Objektuen Antzerkia, Antzerkia eta Afektuak... denek bat egiten dute berak jorratzen duen lan-ildoan: AntzerkiDantza komunitarearekin, ahalduntze sozialeko prozesuak lortzeko bidean. Prozesu horretan, kolektibo desberdinak dira sormen eta parte-hartze prozesu baten protagonistak, eta horrek aukera ematen du norbanakoaren gaitasunak eta trebetasunak sustatzeko.
  • Kasu honetan, planteatutako jarduera ikasketa pertsonala eta komunitarioa suposatzen duen esperientzia da, bai performancearen protagonista diren adinekoen kolektiboarentzat, bai eskola-eremuan belaunaldien arteko topaketa bat beren gorputzetik eta emozioetatik partekatzeko aukera izango duten nerabeentzat. 
  • On Do Ko jardueraren ekoizpena: Elena Sanz Aizpurua eta Mafalda Saloio 

EGO-ren ekoizpena: Auria Etxeandia Saenz
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Mafalda Saloio: 

Lisboan jaio zen 1976an, eta antzerki fisikoan trebatu zen Parisko Jacques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskolan, eta Gizarte Komunikazioan Lisboako Unibertsitate Teknikoan. Aktore, irakasle eta eszena-zuzendari gisa lan egiten du, hainbat publikorekin proiektuak garatuz, eta hainbat lengoaia artistiko gurutzatuz, hala nola antzerkia, dantza eta musika. 2000. urteaz geroztik, esku-hartze sozialeko lan baten aldeko apustua egiten du, antzerki-dantza topagune eta giza garapenerako gune den komunitatearekin.

Besteak beste, Olga Roriz dantza konpainiarekin, Turak eta Cie Jardins Insolites frantziarrekin, Madalena Vitorino, Ainhoa Vidal, Patrick Murys eta Circolando antzerki konpainiarekin lan egin zuen.

Prestakuntza pedagogikoaren arloan 1999tik antzerki eta adierazpen dramatikoko irakasle gisa lan egiten du. Irakaslea 14 urtez eta 3 urtez Ikuskizun Arteak/Errealizazio Plastikoa ikastaroaren koordinatzailea, ETEO eskolan, Caldas da Rainhan.

Gaur egun proiektu artistiko eta pedagogikoak garatzen ditu Euskal Herrian eta Portugalen hainbat kolektiborekin. Ikastaroak ematen ditu Donostia Kulturan, erretiratuen elkarteetan eta bestelako elkarteetan. 2018tik Easo Abesbatzarekin ari da lanean, eta lau opera sortu ditu nerabeekin Donostiako Haurren Musika Hamabostaldirako.

On do ko antzerki-dantza taldearen zuzendari artistikoa, Egia auzoko adinekoen komunitatearekin egindako proiektua, , Egiako Kultur Etxearen, Donostia-Lagunkoiaren eta Plus55+ en babesa jasotzen duena.

Blanca Caballerorekin batera La Motora sortu du, belaunaldien arteko komunitatearekin antzerkidantza proiektua, Intxaurrondo eta Pasai San Pedro auzoetan, Adinkide elkarteak bultzatuta.

Eva Salaberria Artano

Donostiako Udala
Donostia Lagunkoia Hiriko Planaren koordinatzailea

Espainiako eta Euskal Herriko Historia Orokorrean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean. 1989az geroztik, bere lan profesionala Donostiako Udalean egiten du, lehenik Gazteria Saileko kulturakudeatzaile gisa, eta, ondoren, Auzoak eta Herritarren Partaidetza Sailean, 1996tik 2009ra bitarte zuzentzen duen arloan. Data horretan, 2013ko uztailera arte, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuaren Koordinazio-Gerentzia hartzen du bere gain.

2014tik Donostia Lagunkoia koordinatzen du, Donostiako Udalak bultzatzen duen hiri plana, zahartzen ari den hiri batean, adin guztientzako Donostia bat eraikitzeko asmoz. Estatuko eta nazioarteko hainbat erakunde eta saretan parte hartzen du, eta hizlari gisa parte hartzen du herritarren parte-hartzea sustatzearekin eta tokiko eremuan kalitate demokratikoa hobetzearekin lotutako prestakuntza-ekintzetan.

Ego- Euskal Herriko Orkestra gaztea

Euskal Herriko Gazte Orkestra, EGO siglez ere ezaguna, 1997ko uztailean sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskal Herriko musikari gazteei zuzendutako proiektu estrategiko gisa. Helburu nagusia euskal musikari gazteentzat prestakuntza-tresna bihurtzea da, hainbat motatako ekimenen bidez. Ekimen horiek helburu jakin batzuk dituzte, besteak beste, honako hauek: orkestra-prestakuntza egokia eskaintzea, gure eta gure instrumentista gazteen garapen artistikoa eta gizatiarra sustatuko duen egitura bat eratzea, eta plataforma bat izatea, ekosistema musikalaren eskakizun berriei erantzuteko, eta gure musikari gazteek, besteak beste, mundu profesionalean parte har dezaten laguntzea eta ahalbidetzea.