Souvenir, komeria extralurtarra

Egitasmoaren izena : Souvenir, komeria extralurtarra

Eragilea : Horman Poster Kolektiboa

Telefonoa
690 723 751
Kontaktua
Maite Aizpurua

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Natur zientziak
Teknologia
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
ingurumenaren zaintza, parte hartzea, pentsamendu kritikoa, arte heziketa, euskara.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH3-DBH4, Lanbide Heziketa, Dibertsifikazio curricularra.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Aretoaren arabera
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2150 + % 21 BEZ

Jardueraren deskribapena:

Antzezlanaren deskribapena / testuinguraketa (kambio klimatikoa eta B planeta, ekoantsietatea, zientzia fikzioa eta etorkizuneko espekulazioa, turismo extralurtarra… )

Sinopsia : Souvenir, komeria extralurtarra

Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako gure hiru pertsonaiak zientzia eta simulazioaren artean kokatzen den kanpamendu batean elkartu dira. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” ensaiatuko eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. 

“Eko-antsietateak” jota, espezie interplanetario izateko ametsarekin, eta B planetaren faltan… Nola eta batez ere, zertarako prestatzen ari dira hiru pertsonaia hauek? Zer dago gure mundua beste mundu batean erreproduzitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea, ispilura begiratzeko entrenamendu bihurtuko da.

FItxa artistikoa
TESTUA: Horman Poster kolektiboa
DRAMATURGIA: Horman Poster Kolektiboa
ZUZENDARITZA: Igor de Quadra
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Jon Ander Urresti
INTERPRETEAK: Matxalen de Pedro, Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua
ELEMENTU ESZENOGRAFIKOAK: Miriam Isasi
JANTZITERIA: Alberto Etxebarrieta “Sinpatron”
SOINU ESPAZIOA: Asier Renteria
IKUS-ENTZUNEZKOAK: Arriguri
ARGIZTAPEN DISEINUA: Arantza Flores
LAGUNTZAILEAK: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorgingunea, D8 Sorkuntza, Eusko Jaurlaritza,
Arriaga Antzokia, Lekuona Kultur Fabrika, Hameka
Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.

Proposamenaren ezaugarriak:
Integrala: aurre lanketa (material didaktikoa) + antzezlanaren emanaldia + foroa /solasaldia
Harreman pertsonalizatua: zentroaren eta zentroko ikasle nahiz irakasleen egoera eta beharretara moldatzeko arreta jarriko da.
Edukiak:
a) Ikasgelan, aurretik lantzeko unitate didaktikoa
b) Souvenir, Komeria extalurtarra antzezlanaren emanaldia
c) Antzerki ondorengo foroa konpania eta ikasleekin batera
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Areto ertaina edota antzokia. (Emanaldia baldintza tekniko ezberdinetara moldatu daiteke, ongi aztertuz gero). RIDER Teknikoa konpainiari eskatu.
  • Irakaslegoaren presentzia eta inplikazioa saioetan.
Jarduerari buruzko txostena:

Alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Souvenir, komeria extralurtarra-ri dagokionez:

  1. Komizidade absurdotik garatutako Zientzia fikziozko trama kritiko eta filosofikoa, egungo gaiei ikuspuntu anitzetatik eusteko beharretik sortutakoa: amateurismoa, planetaren berotze eta kutxatze orokorra, post-kolonialismoa eta turistifikazioa batik bat.
  2. Eszena jartze bisual eta plastikoki landutako iruditegi ederra eta zaindua.
  3. Euskaraz, dramaturgia garaikideen kode eta hizkuntza, publiko orokorrari hurbiltzen dion ikuskizuna.
  4. Publiko gazte eta ikuslego berriei zuzendutako gida pedagogiko nahiz mediazio tailerrak garatzea, antzezlaneko gai nagusiei lotuta. Bost urte daramagu mediazio proiektu berritzaileak garatzen Euskal Herri osoan zehar eta bereziki nerabezaroan dauden kolektiboetan antzerkiarekiko sentsibilizazioa sortzen.
  5. Arte eszenikoetako harreman profesionalak eta elkarrizketa artistikoa modu iraunkorrean saretu eta sakontzea helburu duen proiektua da. Interpreteen lan kohesionatua, harreman profesionalak denboran mantentzearen hautuari esker lortzen da, baita lan egiteko metodologia kolektiboari esker.

Arlo pedagogikoari buruzko txostena.

“Hezkuntzaren artea, deskubrimenduaren artea da” Mark Van Doren Euskal antzerkigileen poetika eta estetika berriak ikuslego gazteari hurbildu eta haien
hausnarketarako gogoa kitzikatzea da ekimen honen helburu pedagogiko nagusia. Helburu hauek gauzatzeko hiru gune eta eduki pedagogiko nagusi bereizten ditugu:

  1. Hausnarketa (gida pedagogikoaren bidez): Antzezlana zeharkatzen dituen gai eta eduki nagusiei lotutako testuak, bideo estekak eta erreferente artistiko eta kritikoak ikuskatzea. Antzerkiaren “irakurketa” kritiko eta parte-hartzailea laguntzeko baliogarria den “teatroaren mapa minimoa” ren azalpena ( aktuazioa, drama eta teatroa eremuak) eta lengoaia teatral prozesu eta elementu nagusien bereizketa eta azalpena eskeintzea (interpretazioa, dramaturgia, eszenografia, argiztapena, jantziteria eta soinua, besteak beste) .
  2. Esperientzia estetikoa ( emanaldiaren bidez): Antzezlanaren aurrean, hainbat eremu sozial, kultural eta pertsonal martxan jartzen dira. Antzezlanaren esperientziaren harrera, beraz, taldean bizi dugun bizipen intimoa eta aktiboa da. Momentu honek “teatroaren mapa minimoa” ezagutu ondoren, esperientzia estetikoaz modu sakonago batean gozatzea du helburu. 
  3. Gogoeta ( foroa eta solasaldiaren bidez):  Parte-hartze kritikoa sustatzeko asmoz, momentu hau bi norabideetan antolatuko da: batetik, ikuslego/ikaslegoaren galderak eta iritzak artistei bideratuz eta bestetik , interprete eta artisten galderak ikuslegoari bideratuz.
     
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Horman Poster kolekiboa (hormanposter.eus) antzerki garaikideko profesional titulatuek (ESADD Dantzerti; Institut del Teatre; Int. School of Corporeal Mime;…) eta zientzia sozialetan lizentzatuek (psikologia, soziologia, antropologia eta filosofia) osatzen duten lan talde anitza da.

Ikuslego nerabe eta helduari zuendutako dramaturgia eszenikoak sortzen ditugu orainarekin, historiarekin eta gure biografiarekin elkarrizketan. Ikuspuntu kritikoa estetika landuaz janzten dugu, inkonformista eta jolasti imaginatzen dugun ikuslego euskaldunarentzat. Antzerki formakuntza, aholkularitza eta bitartekaritza edo mediazio artistikoko esperientziak garatzen ditugu kolektibo eta bitartekari anitzekin, hala nola Euskal Herriko hainbat erakunde (Kultur
Eskola, Unesko etxea) instituto, aisaldi talde eta gaztetxeekin. Proiektu artistikoen bidez (antzezlanen ekoizpen eta plazaratzeez) eta proiektu pedagogikoen bidez ( formakuntza eta arte-bitartekaritza tailerrez) artegintzaren eraginkortasun sozial eta kulturalarekiko konpromezua duen kolektiboa da Horman Poster.

Hauek dira kolektiboa osatzen duten partaideak: 
Maite Aizpurua, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Dantzerti), Soziologian lizentziatua eta Giza eta Kultur Antropologian lizentziatua (EHU). Gaztetatik gizarte mugimendu eta feminismoan aritua eta heziketa informalean, aisialdian eta kultura parte hartzailearekin erlazionatutako proiektuetan egin du lan 10 urtez. Egun sortzaile, interprete eta pedagogo gisa lan egiten du.

Xanti Agirrezabala, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Dantzerti). Aisialdi eta denbora libreko monitore eta kultur eragilea. Inklusioa gaitzat hartuta hainbat antzerki proiekturen parte izan da. Egun sortzaile eta interprete eszenikoa eta Dinamoa Sormen Guneko haurren antzerki irakaslea.

Matxalen de Pedro, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Institut del Teatre) eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan masterduna (EHU), 12 urteko ibilbide profesionala du arte eszenikoen munduan interprete, sortzaile, zuzendari gisa. Egun Dantzertin irakasle da.

Igor de Quadra, Mimo Dramatiko diploma eta postgraduduna (International School of Corporeal Mime, London). Psikologian lizentziatua (Deustuko unibertsitatea) 15 urteko ibilbide profesionala du arte eszenikoen munduan interprete, sortzaile, zuzendari eta pedagogo gisa.

Jon Ander Urresti, Arte Dramatikoko goi mailako tituluduna (Dantzerti) eta Filosofian Graduatua (EHU). “Centro de Filosofia para niños” programan burutu ditu hainbat kurtso eta busturialdeko talde eta jaialditan irakasle moduan dabil. Egun sortzaile, interprete, pedagogo eta zuzendari gisa egiten du lan.

Gazteekin burutako beste arte-hezkuntza lan batzuk:
Horman Poster kolektiboa 10 urtetik gorako ibilbidea du arte-bitartekaritzan eta egunez egun sakontzeko xedearekin egiten dugu lan. Beti ere, eskuartean dugun proiektua bakoitzaren freskotasun eta erronkari eutsiaz. Hemen aurretik garatutako proiektu batzuk:

Eraikitzen Gaituzten Hitzak (2017-2019)
http://www.hormanposter.eus/eraikitzen-gaituzten-hitzak-17-19/

Antigone Metodoa ( 2020-2022)
http://www.hormanposter.eus/antigone-metodoa-2020/

Eraikitzen Gaituzten Hitzak (2017-2019)
Eraikitzen Gaituzten Hitzak identitate indibidualaren eta kolektiboaren inguruan ardazten den eta sormena eta bitartekaritza eszenikoa uztartzen dituen esperientzia da: Nortzuk gara? Nola ulertzen dugu gure identitatea hemen eta orain? Nolakoa da antolatzen eta bestearen aurrean aurkezten dugu ni hori? Zer paper jokatzen du besteak identitatearen eraikuntzan? Gazteekin batera ekintzaren, dantzaren, antzerkiaren, musikaren, hitzaren eta bideoaren bidez egindako lantegi eta sorkuntza prozesua da.

Aurretiaz eginiko Eraikitzen Gaituzten Hitzak (EGH) antzeko proiektuaren bideo laginak ba ditugu:

  • Eraikitzen Gaituzten Hitzak Azpetiko Antzerki topaketak (Azpeitia) https://vimeo.com/397766854
  • Eraikitzen Gaituzten Hitzak Azpetiko Antzerki topaketak (Mikrouhinak) https://youtu.be/YPm6Mj98B6A
  • Eraikitzen Gaituzten Hitzak IES Bertendona (Bilbo) https://vimeo.com/218473997
  • Eraikitzen Gaituzten Hitzak Giltzarri elkartea (Barakaldo) https://vimeo.com/269457686
  • Eraikitzen Gaituzten Hitzak Intacto jaialdia (Gasteiz) https://vimeo.com/312539984
  • Eraikitzen Gaituzten Hitzak Ensalle Teatro (Vigo) https://vimeo.com/297244680

Antigone Metodoa ( 2020-2022)
Antigone Metodoa elkarbizitza eta emozioen lanketa jorratzeko gazteei zuzendutako arte-hezkuntza tailer aktiboa da. Antigone Metodoak Sofokles-en Antigone tragedia klasikoa du abiapuntu. Are gehiago, Antigone antzerkiaren historian gehien taularatu den obra izateaz gain, egungo dilema etikoen inspirazio iturri eta erreferente bihurtu da hezkuntzan, giza zientzietan, feminismoan eta giza eskubideen aldeko mugimenduetan: zein da arauaren helburua? Zein da herritarron papera legearen aurrean? Zein harreman daukagu legearekin? Nola aurre egin justua ez den legeari? Zerk arautzen du gure jokabidea: familiak, jendarteak, legeak,...?