“Tempus Fugit”- Antzerkia

Egitasmoaren izena : “Tempus Fugit”- Antzerkia

Eragilea : ZE ONDA ANTZERKIA

Telefonoa
677984110
Kontaktua
JON ANDER ALONSO

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Etika
Zein balio sustatzen ditu
Existentzialismoa eta bizitza/heriotzaren barne gogoeta.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren Hezkuntza / OInarrizko lanbide eskolak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Obra: aretoaren arabera.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Obra osoa: 1000€ (BEZa salbuetsita) 

Tailerra+Kolokioa: 500€ (BEZa salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

“TEMPUS FUGIT” proiektuarekin bi adar desberdin proposatzen ditugu: Batetik biran dagoen obra izanik emanaldi osoa (60’) eskeintzen diegu ikasle zein irakasleei, mahai inguru batetaz jarraitua. Bestetik tailerrak proposatzea, antzerkiaren oinarrizko herramintak ezagutzeko era parte hartzailean eta obraren gaiak jorratzen, eta azkeneko aukera honetan, obraren eskena batzuk erakutsita izango litzateke.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

TEMPUS FUGIT jokatu daiteke espazio anitzetan (antzoki, espazio polibalente, museo…). Dimensioen aldetik 6x6 metroko espazio bat behar dugu gutxienez. Behar teknikoak guk kudeatzen ditugu alde batetik (proiektorea eta argi jokoaren parte bat) baino argi joko minimo bat egotea eskertzen dugu baita pertxak edo hauek zintzilikatzeko. Tailerrak eskeintzeko ordea, edozein motatako espazioak egokiak izan daitezke (ikastolako gela, gimnasio, areto gela..)

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKOA

“TEMPUS FUGIT” denboraren inguruko gogoeta eszeniko bat da. Denbora-espazioa binomioaren kontzeptua jorratzen da espazio konkretu batean, burmuin batean, eta bertan bi ardatz nagusi: Aeroportu bat “ez espazio” bezela nun pertsona batek denboraren inguruko gogoetak izaten ditu, bakardade osoan. Bestetik memoria jorratzen da, pertsonala zein kolektiboa denboraren pausoa isladatzeko.Espazio itxi honetan beraz, pentsamendu bat aurkitzen dugu (aktorea) bertatik irten ezinik eta denboraren eta espazioaren zama bere gain datorrela momento desberdinak uztartuz: Absurdoa, poesía, ibilbide fisiko konkretua, laugarren horma hautsiz batzuetan eta bere barne gogoetarako hitzeginez beste batzuetan.Planteamendu eszenikoa instalaziotik edaten du eta jokoa, performance, absurdo eta meta teatrotik. Horregatik, eskenografia “eskultura” kutsuko estruktura batez osatua dago eta honen ingurua itxi eta espazioa mugatzen duen kartoi korrugatua.

Guzti honi obraren beste elementtu garrantzitsu bat gehitu behar zaio: Ikus-entzunezkoa. Mapping teknika erabiliz aipatutako estruktura horretan irudiak ikusi eta entzun ahal izango dira, obraren narratiba guztiz baldintzatuz. 

Obraren balioa beraz gaian datza bai, baino alderdi plastiko guztia berezko garrantzia dauka obraren lenguaia sortzeko momentuan. Azpimarratzeke, obraren emaitzaz haratago dihoan sortze prozesua aipatu nahiko genuke, nun esperimentazioa, testu zein koreografi sorkuntza jorratzen den autore eta erreferentzi esberdinak lan iturri hartuta.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOA

TEMPUS FUGIT bizitza honetatik egiten dugun pausoaren islada bat da. Gizakia berezko dituen galderak egin eta garatu egiten dira bertan, nundik gatoz? Nora goaz?, finitoak edo infinitoak gera? Bertan existentzialismoa era sakon eta dibertigarrian jorratzen dugu, Jean Paul Sartre, Paul Auster edota Jorge Luis Borges autoreak lan iturri zuzenak dira. Denboraren kontzeptu lineala kustionatu egiten dugu memoria erabiliz, pertsonala zein kolektiboa. Memoria sensoriala eta iruditeriaren memoria. Noraino iritsi daiteke gure memoria iraganera begira? Eta etorkizuna? Etorkizunaren memoria bat existitu daiteke? Filosofia eta etika, metafisika eta mistika, obraren oinarri nagusiak dira.
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

ESPE LOPEZ:

Ginebran ikasi eta hazita, École de Théâtre Serge Martin antzerki eskolan, baino baita ere Frantzia edota Espainiako hainbat profesionalekin batera. 1986an LEGALEON-T TEATRO konpainia sortzen du eta aktoresa bezela lan egiten du. 1997. Urtetik gaur egun arte, Suizako L’ALAKRAN konpainiarekin lan egiten du aktiboki, Oscar Gomez Mataren zuzendaritzapean, Frantzia, Suitza, Italia, Espainia, Mexiko, Argentina, Brasil edo Kolonbia bezelako herrialdetan lan eginez. Beste hainbat konpainiekin kolaboratzen du era berean: ANTZERKIOLA IMAGINARIOA (FTI) Bilbon, L’HOMME DE DOS Ginebran, eta zuzentzen beste batzuk: Donostiako BEHIBI’S edota TRAPU ZAHARRA, Malagako AL FRESKITO PRODUCCIONES edota CUESTA ARRIBA PRODUCCIONES, Frantziako CIE ROUGE ELEA, CIE DANS LE SENS OPPOSÉ, LE VENT DES SIGNES eta ZART beste batzuen artean. Antzerki ikastaroak ematen ditu ikasle eta profesionalei eskola eta antzerkigune desberdinetan.

JON ANDER ALONSO:

Bere ikasketak Donostiko AET-TAEn hasten ditu eta Ginebrako École de théâtre Serge Martinen borobildu egiten du bere oinarrizko formakuntza. Clown, performance, maskarak, dantza garaikidea…ikastaroetan partu hartu izan du azken urteetan. Bere ibilbide profesionala Euskal Herria, Frantzia eta Suiza artean 
kokatzen da azkeneko urteetan. Aktore moduan Ze Onda-ren muntai desberdinetan parte hartzeaz aparte, azken urteetan Baionako Hecho en Casa-rekin lanean aritu da eta bereziki Suizan, Ginebrako hainbat konpaniekin (Théâtre Spirale, Théâtre Ecart edota Atelier Sphinx).Aurrez, “Mikrouhina” eta “Itsasoari negar” obrak sortu zituen sorkuntza kolektiboan. Bere azken lanak zuzendari bezela “Heriotza Bikoitza (Doble Malta)” obrarekin eta aktore bezela “Tempus Fugit” obran Ze Onda antzerki taldearekin. Azkenaldian, besteak beste, “Sormena geletan” egitasmoan aritu da zuzendari gisa, ikastetxe desberdinetan.
Telebistan eta zinean lanak ere burutu ditu, “Go!azen!” (Itziar Aizpurua),“Ihesaldia” (Jabi Elortegi) “Handia” (Jon Garaño, Aitor Arregi) edo eta “Errementari” (Paul Urkijo) besteak beste.

IÑAKI SANTOS

Dantza, antzerkia eta musika munduan ibilbide luzea daukan artista polifazetikoa, aktorea eta musikaria formakuntzaz, teknikari bezela aritzen da azken urteetan. Goi mailako elektronika teknikaria, ikuskizun ezberdinetan parte hartu du: “Gertrudisen lagunak” (Pollo Rosa 2017-22), “Munduko ipuin guztiak” ( Pollo rosa 2021-22), “Esnatu naiz” (Elur Etxea 2020-21) edota “Marat Sade” (Antzertiola faktoria 2018).ZAZPITERDI IKUS-ENTZUNEZKOZazpi T’erdi Donostian hasi zen martxan 2007 urtean, dokumentalak, fikzio piezak eta bideosormeneko lanak eginez. Dokumentala eta arte sozialean elkar lan egin ondoren, Pello Gutiérrez, David Aguilar eta Juan Miguel Gutiérrezek proiektuari forma emateari ekin zioten.Dokumentala inguruko errealitatearekin harremanetan jartzeko modua da guretzat. Azken urtetan, ez-fikzioaren sailan garrantzia izaten hasi den ekoiztetxea da, eta nazioarteko hainbat zinemalditan ibiliak dira. Hala nola, Kolonbiako Nazioarteko Dokumentalen Mostra, Buenos Aireseko FCIP eta DerHumAlc, Iruñako Punto de Vista zinemaldia, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, Zinebi, Alcine,Alcances, etab. Bestetik, sorkuntza eszenikoan ere lana egin dute. BIUTZ (Rouge Elea konpainiarekin batera), DUO (Anakrusarekin batera), HERIOTZA BIKOITZA (DOBLE MALTA) (Ze Onda antzerki taldearekin) obren sortzaile izan dira. Bertan zuzeneko bideo proiekzioak arte eszenikoekin uztartzen dira.

Loturak

Drop box