Atzealdea Aldundiak Lolo Ricoren heriotza deitoratu du

Aldundiak Lolo Ricoren heriotza deitoratu du

Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatuak, Lolo Rico idazle, telebistako errealizadore eta gidoilari, kazetari eta ikerlariaren heriotza deitoratu du. Donostian hil da, berarentzat esanahi handiko hirian.

Aldundiak Lolo Ricoren heriotza deitoratu du

Lolo Rico emakume polifazetikoa izan zen. Aitzindaria, gainera; izan ere, emakumeentzat bereziki garai zailak ziren unean, bide berriak zabaldu zituen bere sormenari esker. Baina berak sortutakotik bada gauza bat besteen gainetik gogoratzen dena: La Bola de Cristal izeneko saio berritzailearen zuzendari eta errealizadore izan zen. Rico beraren esanetan, saio hark haurrak ez zituen tontotzat hartzen.

“La Bola de Cristal saioak belaunaldi oso baten gaztaroa markatu zuen, eta askok oraindik nostalgiaz gogoratzen dute sormenez betetako saio hura. Saio zinez umoretsua zen, haurren askatasun nahia bideratu zuena”, azaldu du Itxasok.

Aldunditik, gure atsekabea azaldu nahi dugu, bere senide eta lagunei doluminak azaltzearekin batera. Era berean, bere ibilbide oparoari ere aitortza egin nahi diogu.

Argazkia: Lolo Rico: La mirada no inventada dokumentaleko fotograma bat.