Atzealdea

Butterfly Effect (Gizakeriaren eboluzioa)

Egitasmoaren izena : Butterfly Effect (Gizakeriaren eboluzioa)

Eragilea : Astrolabium Teatroa

Telefonoa
615787308
Kontaktua
Mikel Sarriegi Sein

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Giza harremanak, giza eskubideak, generoa, inklusioa.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Aretoaren aforoaren arabera
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1815€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

Butterfly effect  jarduera bi zatitan banatu dugu.

  1. Irakasleek eskolan bertan landu beharrekoa. Gaiari lotutako GALDEKETA bat bidaliko genuke ikasleekin lantzeko. Antzezlana egin baino aste bete edo bi lehenago.
  2. ANTZEZLANA + SOLASALDIA . Antzezlanak ordu beteko iraupena izango du. Honen ondoren gaiari+antzezlanari lotutako solasaldi bat izango genuke.

PARTE HARTZAILEAK; eskolakin adostutako ikasleak + ASTROLABIUM TEATROA

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ikastetxeak ahalik eta leku handiena jarri beharko du. Eskolan antzoki bat izan ezkero, antzokia. Gutxienez 4X5 metroko espazio diafano bat oholtza bezala, argia eta soinua jarri ahal izateko entxufeak.

Antzezlana kalera egokitu ahal izateko pentsatuta dago. Eskolako patioan edo frontoian ere egin daiteke.

Jarduerari buruzko txostena:

Butterfly Effect  antzezlana gizakiaren eboluzioari buruz arituko da. Eboluzio horretan, gizabanako bakoitzaren keinu txikiek izan duten garrantziaz.

Aktoreek historian gertaturiko aurrerapen teknologikoen zerrendatze bat egingo dute eta aldi berean giza-eskubideei lotutako hainbat pasarte antzeztuko dituzte.Hauen artean berebiziko garrantzia izango du emakumeen emanzipazioak. Historia ikuspuntu patriarkal batetik idatzia izan dela plazaratu nahi da nolabait.

Hau isladatzeko, Butterfly Effect, tximeleta efektua bezala ezagutzen den teorian oinarrituko da, gertaera txiki bakoitzak bultza dezakeen aldaketa haundiaz. Bizitzako aldaketetan, izaki bakoitzak, indibidualki duen ERRESPONSABILITATEAZ, hain zuzen.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

ASIER ORUESAGASTI: eskarmentu handiko aktorea. Hainbat antzezlan, film, telebistako serie etab.etan parte hartutakoa.

DANIEL GOMARA: atzerriko hainbat eskolan ikasitako ektorea. Inprobisaketa teknikan esperientzia handia duena.

IÑAKI DIEGUEZ: akordeoilari internazionala, Circo du soleil-en 1000 emankizun inguru egin zituen eta musikarien zuzendari aritu zen ere, hainbat  diska eta sari jasotakoa.

MIKEL SARRIEGI: Astrolabium teatroa konpainiaren sortzailea, hainbat konpainiakin aktore lanak eginda, 20 urtez antzerkiko irakasle.