Atzealdea Cultura y Ciudadanía topaketarako proiektuen deialdia

Cultura y Ciudadanía topaketarako proiektuen deialdia

Cultura y Ciudadanía izeneko VII. topaketarako proiektuen deialdia zabalik dago, ekainaren 27ra arte. Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu du topaketa Tabakaleran, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntzaz.

Cultura y Ciudadanía topaketarako proiektuen deialdia

Cultura y Ciudadanía VII. Topaketak pandemia osteko kulturarako etorkizuneko proposamen eta alternatiba zehatzak formulatzea izango ditu ardatz. Urriaren 13tik 15era bitartean egingo da Donostian. Krisi-egoera honetan, kulturaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko zalantzak trumilka datoz, besteak beste:

  • Zer erronka eta ekintza-esparru berri zabaltzen zaizkio kulturari gaur egungo egoeran?
  • Zein da (edo izan daiteke) kulturaren eta bere erakundeen eginkizuna eta ekarpena osasun eta zaintzetako eremuan?
  • Nola mihiztatu kultura eta jasangarritasuna?
  • Zer erantzun egokitzen dira bizi dugun iraultza digitalak ezartzen dituen desberdintasunen, okerren, arrakalen eta arriskuen aurrean?
  • Nola irudikatu berriz elkarrekin bizitzeko espazioak, hirikoak zein landakoak?
  • Zer politika-ildok balio dezakete kultura-praktikak deszentralizatzeko, berriz lurralderatzeko eta transektorializatzeko?
  • Antolatzeko beste modu batzuk asmatu behar ditugu?


Zazpigarren edizio honetako deialdia gai eta kontzeptu nagusiekin bat datozen ekimen eta proiektuetarako da, egitasmo publiko zein pribatuetarako, edo izaera mistokoetarako, aurrez aurrekoak nahiz digitalak izan.

Halaber, COVID-19 osteko eszenatokirako etorkizun posibleak proposatzen dituzten proiektuak hautatuko dira, baita oraindik eginda ez daudenak, baina diseinu-fasean aurreratuta daudenak ere.

Edozein pertsonak, kolektibok, elkartek edo erakunde publikok edo pribatuk har dezake parte, baldin eta Espainian, Frantzian eta Portugalen garatutako edo sustatutako kultura-proiektu baten buru badira. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 27an bukatzen da.

Informazio gehiago