Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Kulturako diputatu Denis Itxasok “Biharko liburutegi guztiak” izeneko erakusketa aurkeztu du, erakusketaren komisario Jordi Carrionekin batera. Bihartik aurrera, ekainaren 1era arte izango da ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturunean.
Erakusketak helduko die munduan dauden liburutegi eta kultura-zentroen eredu desberdinei, eta ibilbide bat osatuko du, liburutegi horien barrena, iraganari, orainari eta etorkizunari buruzkoa. Erakustaldiak liburutegirik adierazgarrienetako batzuen panorama bat eskaintzen du, baita hainbat hausnarketa artistiko ere, liburutegiek gizartean duten presentziari buruz, geroa interpretatzen laguntzeko. Hausnarketa hori KMKn zabaldutako berritze prozesuaren barruan sartzen da, helburua baita KOLDO MITXELENA Kulturuneak bere lekua eta bere ahotsa aurkitzea, jarrai dezan konektatzen oraingo erabiltzaileekin eta datozen 25 urteetan bizia emango diotenekin.
11 eredu ezberdin
Erakusketak munduko liburutegi eredu desberdinak uztartzen ditu, eta horiek elkarrizketa irekian agertzen ditu, jatorri oso desberdinetako artisten arte garaikideko obra-sorta zabal batekin. Hala, ibilbide bat sortzen da 11 eredu desberdinetan barrena: mundu osoko 11 liburutegi eta kultura-zentro, eta 14 arte-proposamen, heltzen diotenak honelako hausnarketa bat bezala tankeratzen denari: halako espazioak ezinbestekoak dira gizartean pentsamendu kritikoa sortzeko, denboretan zehar, kulturetan zehar, hainbat unetan eta gure geografiako hainbat puntutan.
Erakusketako parte hartzaileen artean, honakoak daude: Milena Bonilla kolonbiar gazteak, esaterako, hausnarketa egiten du, alde batetik, politikari buruz, eta bestetik, ale bakanen erreprodukzioari buruz, bere obra hau abiapuntutzat hartuta: Kapitala / Ezkerrarekin. Alicia Framisek zentsuraren gaiari heltzen dio bere obra honetan: Debekatutako liburuen gela. Ignasi Aballík ondare kontuak plazaratzen ditu bere Entziklopedia piezarekin. Miguel Ángel Blancok, bere Basoaren liburutegia lanarekin, gogoeta egiten du bizitzari buruz, ezagutza-iturri gisa, eta bere 11 liburu-kaxek funtzionatzen dute altxor bilduma bakanak balira bezala, zeintzuek hurbiltzen baikaituzte natura betean han-hemenka bildutako bizi-ezagutzako pusketa horietara. Ohar gehigarri gisa, Maider Lópezen Orri-markatzailea proiektuak bat egin du denboran erakusketa kontzeptualizatzen ari zenean. Artistak langai du irakurleen artean beren historia pertsonalen bitartez dagoen lotura erromantikoaren ideia, zeina sortzen baita maileguaren ideian, baita liburua objektu-fetitxe gisako ideian ere.
“Biharko liburutegi guztiak” erakusketak ibilbide bikoitz bat proposatzen du –batetik, obrak, eta bestetik, mihise erraldoiak, liburu-orrialdeak simulatzen dituztenak, hainbat aretotan kokatuak–, hainbat liburutegitan barrena, hala nola Alexandria, Birminghamgo liburutegia, Aby Warburg liburutegia, Human Library, Aarhusko Dokk1, Helsinkiko Oodi, Kolonbiako liburutegi mugikorrak, eta Seulgo Hyundai Library, harik eta Koldo Mitxelena Kulturunean esku hartzeko proposamena kokatuko den aretora iritsi arte, zeinak, horrela, bere espazio propioa ere erreklamatzen baitu.
Liburu-orrialdeak simulatzen dituzten mihise erraldoi horiek diseinatuak izan dira debate bati heltzeko, analogikoaren eta digitalaren arteko bizikidetza ukaezinari buruzkoa, dagoeneko modu natural batean murgilduta bizi baikara digitalean. Mihise horietatik, liburutegi bakoitza ordezkatuta dago, teknologikotik paperera bidaltzen duen gailu bat bezala. Folio bat, formatu handikoa, ezkutatzen duena pantaila-sare bat, non proiektatzen diren liburutegi bakoitzeko testuak, bideoak eta dokumentazioa, bisitariari kontakizun bat ematen diotenak halako entitate hipertestual batetik. Gure hari eroalea da irakurketa, liburua, kontakizuna eta meta-kontakizuna, eta gorputz organiko bakar bat osatzen dute obra artistikoaren eta liburutegien azalpenezko gailuaren artean.
Erakusketak, gainera, barne hartzen ditu, alde batetik, espazio bat haur eta gazteentzako lantegiak egiteko, eta bestetik, esku-hartze artistiko bat, altzariaren eta eskulturaren artekoa, pentsatuta dagoena etorkizuneko KMK-k izango duen zerbitzu berri baten jendaurreko aurkezpenerako, zeinaren hartzaileak ikusle gazteak izango baitira. Zinema-areto bat ere izango da, non arratsaldero proiektatuko den Ex-libris: The New York Public Library filma (2017), Frederick Wisemanena, munduan dagoen ezagutza-instituziorik handienetako baten atzean zer dagoen jakiteko baliagarria izango dena.
Erakusketaren osagarri, hitzaldi ziklo bat eta elkarrizketa-mahaiak izango dira, non profesionalak eta pertsona ospetsuak egongo diren, panel zabal bat osatuko dutenak, helburutzat hartuta eztabaidatzea kulturarekin harremanak izateko dugun moduari buruz, eta hainbat mekanismo ere izango ditu bisitarien iritziak eta iradokizunak jasotzeko.