Atzealdea Euskal Itsas Museoa Europako 20 itsas museo onenen artean

Euskal Itsas Museoa Europako 20 itsas museo onenen artean

TravelMag aldizkariak Euskal Itsas Museoa aukeratu du Europako 20 itsas museo onenen artean.

Euskal Itsas Museoa Europako 20 itsas museo onenen artean

Andrea Cambarok 2023ko urriaren 31n argitaratutako artikuluak Europako hogei itsas museoren zerrenda jasotzen du, Bartzelonako Museo Marítim-a buru duena. Euskal Itsas Museoa, berriz, 16. postuan kokatzen da; ondoren Merseyside Maritime Museum(UK), Cesenatico Maritime Museum, Museum Kaap Skil eta Cité de la Mer itsas museoak.

Egileak aipatzen duen bezala, itsas museoak irismen eta gai desberdinak jorratzen dituzten museoak dira. Leku jakin bateko itsas-kulturaren alderdiak nabarmentzen dituzten eraikinak dira, hiri txiki batean daudenak edo herrialde oso batekin zer ikusia dutenak. Hori dela eta, artikuluak oharkabean pasa ezin daitezen 20 itsas museo ezagutzera gonbidatzen du.