Atzealdea

Gipuzkoako kultura egiturari 458.000 euroko ekarpena egin dion META ekimenaren edizio berria martxan

Gipuzkoako kultura egiturari 458.000 euroko ekarpena egin dion META ekimenaren edizio berria martxan

Finantziazio bide honen bidez 49 proiektu garatu dira gaur arte eta 458.000 euroko ekarpena egin zaio lurraldeko kultura egiturari. Proiektuak aurkezteko ekainaren 7an amaituko da eta irailaren 19an hasiko da diru-bilketa kanpaina.

-ren irudia Gipuzkoako kultura egiturari 458.000 euroko ekarpena egin dion META ekimenaren edizio berria martxan

Proiektu kulturaletan mikromezenasgoaz edo crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!, eta Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen ekarpen indibidualak osatzeko.

Kultura Departamentuaren proiektu bakoitzeko gehienezko ekarpena 4.700 eurokoa izango da. Crowdfunding-eko kanpainen bitartez proiektuek lortzen dutenaren adinako zenbatekoa emango du Departamentuak, aipatutako mugarekin.

Interesatu guztiek prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute crowdfunding-proiektuak garatzen ikasteko (maiatzean) eta hautatutako proiektuek ikastaro espezifiko bat jasoko dute uztailean eta aholkularitza jasoko dute une oro proiektua abiarazteari eta garatzeari dagokionez. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 7an amaituko da.

Kanpaina bi faseetan garatuko da, helburu hauekin: partaideak erakartzeko, dohaintzak eta partaidetza sustatzeko, hautatu diren proiektuak ezagutzera emateko eta kultur partaidetzaren aldeko giroa sortzeko.

Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 25ean hasiko da proiektuen bilketarekin, maiatzaren 15ean crowfunding tailer bat egongo da aurkeztutako proiektuen promotoreentzat; ekainaren 7an proiektuak jasotzeko epea amaitzen da eta kanpainan aterako diren proiektuak aukeratuko dira; uztailaren 11an beste crowfunding tailer espezifiko bat egongo da aukeratutako proiektuentzat; eta irailaren 19an diru-bilketa kanpaina hasiko da. Izen-ematea meta@gipuzkoa.eus helbidearen bidez egingo da.

Ekimen honekin Aldundiak proiektu kulturalekin eta gizartea sortzen dutenekin konexio handiagoa lortu nahi du; baliabide ekonomiko berriak erakartzea; eta ekintza kulturalari sostenibilitate handiagoa emateko. Gainera, ekimen honek herritarren eta gizarte eragileen partaidetza proiektu eta politika kulturaletan bultzatzen du; Internet plataformetan plazaratzen direnez, aukera ematen du proiektu eta ekimen kultural desberdinek gizartean zein atxikipen eskuratzen duten jakiteko; dirulaguntza publikoen osagarri diren finantzabide pribatuak eskuratzeko, proiektu bakoitzaren jarraitzaileek egiten dituzten ekarpenen bitartez, eta finantzaketa publikoa sostengu edo onarpen sozial handiena duten proiektuetara bideratzeko.

Aurreko edizioa

META programaren hirugarren edizioak emaitza oso positiboa izan du, jasotako 46 proiektuetatik, 15 aukeratu dira eta 14-ek, arrakasta izan dute finantzaketan. Herritarren ekarpena 77.619 eurokoa izan da. 1.441 pertsonek parte hartu dute eta bataz beste 55 euro jarri dituzte.

Guztira, lehenengo, bigarren eat hirugarren edizioak batuz, 49 proiektu finantzatu dira bide honen bidez. Aurtengo helburua programa honen barruan beste 15 proiektu garatzea da. Aurreko edizio hauetan finantzaketaren arrakasta maila %90-koa baino handiagoa izan da eta 458.000€-ko ekarpena egin zaio lurraldeko kultura egiturari.

Meta! egitasmoa Goteo Fundazioaren bidez garatuko da, programaren kudeaketaz, formazioaz, META plataforman espazioa sortzeaz eta proiektuak hautatzeaz eta laguntzeaz arduratuko dena.