Atzealdea

HACKERRAK ESKOLARA

Egitasmoa: HACKERRAK ESKOLARA

Eragilea : OLATZ BEOBIDE, BELEN CRUZ ETA PATXI PEREZ

Telefonoa
605763030
Kontaktua
Asier
E-posta

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Teknologia
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Generoa, elkarbizitza, ekologia, enpatia eta eztabaida.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
12-16 urte bitartekoei
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
30
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.500 € + beza

Jardueraren deskribapena:

HACKERRAK Ikuskizuneko emanaldia (60 minutu) eta ondoren hausnarketa saioa, (40 minutu). Talde txikietan egingo da hausnarketa eta azkenengo 15 minutuetan beste taldeekin partekatuko da.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jarduerarako espazio egokiena ekitaldi-areto bat da, eszenatokia duena. Eta

halakorik ezean, areto handi bat ere izan daiteke, jangela erakoa, espazio

eszenikoa eta publikoarentzako lekua bereizi ahal izateko. Alderdi teknikoan

soinu-ekipo bat baino ez da ezinbestekoa, eta kamerino gisa erabil daitekeen

gela bat beharko dugu.

Jarduerari buruzko txostena:

HACKERRAK Ikuskizuneko emanaldia (60 minutu) eta ondoren hausnarketa

saioa, (40 minutu). Talde txikietan egingo da hausnarketa eta azkenengo 15

minutuetan beste taldeekin partekatuko da.

Gure bizimodua egunetik egunera aldatzen dabil: gure lana robotizatzen ari da,

gure harremanak aldatzen dira, etxeko aisialdiak gorantz doaz eta GAFA

(Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek

komertzio txikia agortzen ari dira… Iraultza baten hasieran gaude: laugarren

Industriar Iraultza. Gizateriak inoiz bizi izan duena, orain gertatzen ari da,

abiada bizian.

Galdera asko jarriko ditugu mahi gainean:

- Zer dira ditxosozko cookie eta algoritmoak?

- Zer nolako edukiak partekatzen ditugu sareetan?

- Non geratuko da gure pribatutasuna?

- Zein arriskuak daude?

- Espiatzen gaituzte? Telebista itzaliek gure irudiak grabatzen al dituzte?

Sakelekoak itzalita daudenean ere jasotzen dituzte gure ahotsak?

- Etikoa al da Amazon-en erostea? Zer gertatuko da auzoko dendeekin?

- Robotak gure aiton-amonen eta gure seme-alaben zaintzale izatea nahi

dugu? Benetan?

- 2030 urterako 400 eta 800 arteko lanpostu galduko direla diote. Lana

robotak egin behar badute, zer egingo dugu guk? Robotek pagatuko dute

zergak eta gizarte segurantza?

Jardueraren arte eta kultura alderdiei buruzko txostena

Olatz Beobide, Belen Cruz eta Patxi Perez eskarmentu handiko aktoreak eta

Ana Perez zuzendaritzapean dira ikuskizun honen sortzaileak. HACKERRAK,

2021eko otsailean estrenatu zen Erribera Kulturgunean (Astigarragan).

IKUSKIZUNAREN LABURPENA: Lan falta dela-ta, hiru aktoreek onartzen dute

robotak aztertzeko adimen emozionaleko proba batzuetan parte hartzea. Proba

bukatu bezain pronto, beraien eginbeharra alboratu eta ozen adieraziko dituzte

beraien sentipen eta kezkat, eta hackerren komando bat sortzeko beharraz

arituko dira. Beraien heburua: interneteko kablea moztea.

ESTILOA

Antzerki mota desberdinez osatuta dago ikuskizuna. Naturalismoa, kabareta,

absurdoa...baina osagai nagusiena umorea da. Galdera asko uzten ditugu

airean, erantzunak berriz, ikusleen esku geratzen dira.

Jardueraren alderdi pedagogikoei buruzko txoztena.

Adimen artifiziala eta Robotika ez dira etorkizuna oraina baizik... Antzerkiproposamenaren

abiapuntua gaizki ulertu bat da, hiru aktoreekin eta

publikoarekin sortzen dena funtzio-simulakro bat amaitzean.

Gure bizitzako alderdi guztiak partekatzen ditugu non hasten diren eta non

amaitzen diren ez dakigun sare sozialetan. Emakumezko aktoreak ere,

erakusgai eta hauskorrak, publikoarekin partekatzen dituzte beren kezkak. Gure

bizitzaren zati handi bat hodeian gertatzen da. Isolatuta edo hiperkonektatuta

gaude? Oso pribatutasun baliotsua galtzeko arriskua dugu.

Lan-sistema abiadura bizian ari da aldatzen. Lanbide batzuk desagertu eta

berriak agertuko dira. Gaurko gazteria biharko etorkizuna da, eta beraiek izango

dira egoera berri honi ahalik eta modu gizatiarrenean eta solidarioenean aurre

egin beharko diotenak.

Jardueraren hartzaile diren ikasleak honako hauek erabakitzeko atarian daude

eta uste dugu beharrezkoa dela ahotsa ematea:

Noruntz bideratu nahi dut nire bizitza?

Zer nolako mundua eraiki nahi dut eta zein dira nire kezka eta hausnarketak?

Harreman pertsonalei dagokionean, non daude intimitatearen mugak?

Nora zuzenduko dut nire bizitza profesionala?

"Hackerrak" ikuskizuna ikusi ondoren, elkarrekin solastuko dugu hausnarketari

bidea emanez. Ikasleak talde txikietan antolatuko ditugu, gai horiek guztiak

aztertzeko. Amaieran, ideia errepikatuena eta adostuena aterako dugu, eta

talde bakoitzean lortutako emaitzak bateratuko ditugu.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

OLATZ BEOBIDE Antzelea

IbiIbilbide luzeko aktorea. Antzerki eta telebistako bere lanengatik ezagutzen

dugu batez ere.Telebistan bai aktore bai zuzendari lanetan izan da.

Adibidez,“Goenkale”, Aitaren etxea”, eta “Eskamak kentzen” saioetan.

Antzerkigintzan, Nomofobikak taldearen sortzaileetariko bat izateaz gain,

hamaika antzezlanetan ikusi dugu. Besteak beste; “Oleanna”,“Eskutitzak”,

“Kaukasiar kreazko borobila”, “Zaldi Urdina”. Azken urteetan Serie digitalak

landu ditu: Nomofobikak eta Gutuberrak.

BELÉN CRUZ Antzelea

Arte eszenikoetan diplomatua da Belen, Antzertin hain zuzen ere. Hika

konpainiaren sortzailetariko bat izan zen eta geroago hainbat konpainietan lan

egin du: Ur teatro, Ados, Theatre du Rivage, Atx Teatro, eta Nomofobikak.

Antzerkigintza du gustukoen, baina telebistan eta zinean ere ibili da. “Celda

211” “Patria” “Alguien tiene que morir” eta “Alarde. TAEko irakaslea da 25 urte.

2019 urtean, “Anarkia relacional” idatzi eta antzezten du Mila Espiga nafar

antzelearekin batera.

PATXI PÉREZ Antzezlea

Irungo aktore honek antzerki konpainia askorekin egin du lana: Legaleon T,

Trapu Zaharra, Vaivén, Tentazioa, Zanguango, Théâtre des Chimeres, Glu Glu

Producciones, Ongiz Elkartea, T Diferencia, Trilorheka Producciones, Ados

Teatroa… Rosa Aguirre saria jaso zuen 1997an , baita ere JOKOLARI saria

2003an, biak ala biak Euskadiko aktore onena bezala. Telebista serie hauetan

aritu da Divinos, Mi querido Klikowsky eta Cuéntame. Aktore gonbidatu gisa

aritu da beste hauetan: Camera café, Yo soy Bea, Martin, Águila Roja, La que

se avecina, Vaya semanita, Nekane Amaya, Allí abajo… Luzemetraia hauek

egin ditu: Todos estamos invitados, Sukalde kontuak, El baile de San Juan, The

way eta El decimosexto sueño de un artista ETB-ko hainbat saioetan aritu da

aktore lanetan: La gran evasión, Pásalo eta Algo pasa con López. Marka hauen

publizitateetan egin du lana: Ordenadores Macintosh, Cocido Madrileño Litoral,

Seguros Lagun Aro… 2014ean, Frantziako Pau hirian diplomatua da Geriatria

arloko animatzaile gisa. Ordutik hona getriakoetako animatzaile lanak

aktoregintzarekin partekatzen ditu