Atzealdea

Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Egitasmoa: Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Eragilea : Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaran

Telefonoa
94 455 88 56 / 656 79 62 09
Kontaktua
Gotzon Barandiaran

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Zein balio sustatzen ditu
parte-hartzea, sormena, autonomia eta euskal musika eta kulturarekiko sentsibilizazioa eta ezagutza
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH3 - DBH4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
2.720€ + %21eko BEZa
Jardueraren deskribapena:

Jarduerak, beraz, harreman zuzena du derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren kurrikulumaren musikaren konpetentziarekin. Besteak beste, xede baitu musika herri eta kulturen ondare eta identitatearen parte dela aintzat hartzea, eta, aldi berean, ondare oparo hori babestea eta sorberritzea helburu hartuta ere, kulturen arteko elkarrizketak eta herriek konpartitzen dituzten esperientzia artistikoek egindako ekarpen ugariekiko interesa piztea.

Jardueraren helburuak zehazki honako hauek dira:

  • Idazle eta musikarien arteko harremanetik sortutako kantagintza aztertzea.
  • Euskal Herriaren historia sortzaileen ikuspegitik hausnartzea.
  • Kantagintzak euskaldunon imaginarioa eraikitzerakoan duen garrantziaz gogoeta egitea.
  • Kantagintzaren funtzioaren bilakaeraren ezaugarriez eta transmisioaren garrantziaz jabetzea.

Hau guztia aurrera eramateko, ordu eta erdiko 4 saio egingo ditugu jarduera bakoitzean.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
-Saioak non egingo dira?: ikastetxeetan bertan (beraiek aukeratutako gelan). Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaran aurrez aurreko saioak eskainiko dituzte .
-Iraupena: Ordu eta erdiko 4 saio (guztira 6 ordu / jardunaldia).
-Ikastetxeari eskatutako baliabideak: Ordenagailua, interneterako sarbidea, proiektorea, pantaila eta edukien paperezko kopiak (eskola bakoitzerako kantak).
-Gainontzeko baliabideak: Gure esku.
Jarduerari buruzko txostena:

NOLA EGINGO DUGU?

“Rafa Ruedak eta Gotzon Barandiaranek dinamizatutako emanaldiaren eskema ondorengoa izango da:

-Ikastaroaren arduradunak:

  • Rafa Rueda: Zuzeneko musika eta azalpenak.
  • Gotzon Barandiaran Arteaga: Kanten letrei, idazleei eta garai historikoei buruzko azalpenak. (Hitzen ahairea liburuaren haritik)

- Edukiak:

Bi hizkuntza autonomotik sortzen den hizkuntza berri bat da kanta:

Testutik sortutakoa
Musikatik sortutakoa
Bertsoa euskal kantagintzan
Testu librea

Oinarri horretatik abiatuta, Literatura eta Musikaren arteko elkarreraginetik sortutako euskal kantagintza aztertzea da gure helburua:

  • Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek euskara?
  • Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako euskarari buruz sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?
  • Euskarari kantatzetik euskaraz kantatzera egin dugun bidea.
  • XXI. mendean, euskararen normalizazioa ez aurrera ez atzera dagoen sasoiotan, zergatik ez diogu euskarari kantatzen?
Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.
Gotzonek kantei buruzko azalpenak emango ditu eta kanta horiek Rafa Ruedak zuzenean joko ditu gitarra akustikoa lagun.
Alderdi pedagokiko eta artistikotik, beraz, oso aberatsa izango den jardunaldia izango da.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Euskal kultur arloan ibilbide luzea duten Rafa Ruedak eta Gotzon Barandiaranek, 2016tik eskeintzen dute “Hitzen ahairea” proiektua, bai Hezkuntza Arautuan Euskal Idazleen Elkartearen Idazleak ikastetxeetan programaren baitan baita hezkuntza araututik kanpo ere bestelako eragileek hala eskatuta (euskara eta kultura elkarteak, musika elkarteak, UEUk, EHUk... ).
Biak aritu dira, baita ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskaintzen duen Musikariak Ikastetxeetan programan eta Gotzon 2018tik haren kudeatzaile eta koordinatzailea da.

Gainera, 2021ean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaintzen duen Musikariak Ikastetxeetan programaren kudeatzaile eta koordinatzailea da Gotzon Barandiaran.