Atzealdea

Hogei bat kultura-ekintzaren bidez, munduari emandako lehenengo bira omenduko da euskal kostaldean

Hogei bat kultura-ekintzaren bidez, munduari emandako lehenengo bira omenduko da euskal kostaldean

Uztaileko lehen astean hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak izango dira, ‘Elkanoren Zeruertza’ izeneko proiektuaren barruan, nabigazioaren sektorea batuz.

-ren irudia Hogei bat kultura-ekintzaren bidez, munduari emandako lehenengo bira omenduko da euskal kostaldean

Euskal kostaldeak inoiz egin duen omenaldirik handiena da hau eta itsasoan ez ezik, lurrean ere ekintza ugari aurreikusi ditu. Elkanoren Zeruertza proiektuak, 1522an euskal marinelak egindako balentriarengatik bere izena daramanak, mota guztietako 100 itsasontziko estropada handiaz gain, bestelako jarduerak ere izango ditu. Izan ere, kultur-jarduera aukera zabala izango da programan: hitzaldiak, tailerrak... Hainbat herritan zehar hedatuko dira jarduera horiek eta bidaia hura hasi zenetik 500 urte igaro direla gogoratzeko gonbita luzatuko die herritarrei.

Getariak, Juan Sebastian Elkanoren jaioterriak, paper garrantzitsua izango du. Bertan egingo da ‘Elkanoren Zeruertza’ proiektuko ekintza ikusgarriena: Getariako portua izango da estropada handiaren eta itsas rallyaren helmuga uztailaren 6an, larunbata, Getxotik eta Hondarribitik irtengo dena. Kaiaren edukiera mugatua da eta, beraz, 100 itsasontziko muga ezarri da. Une hauetan, izen-emateak ia agortuta daude.

Dena den, Getaria ez da omenaldi-jaialdi hau egingo den leku bakarra. Kultura-ekintzak ekainaren 27an abiaraziko dira Bermeon, Arrantzaleen Museoan, arratsaldeko 19:00etan José Antonio Azpiazuk emango duen hitzaldiarekin. Jarduera gehienak uztailaren lehenengo astean pilatuko dira. Uztailaren 2an, Bilboko Itsasmuseumen (orain arte Itsas Museoa deiturikoa) ekitaldi interesgarrienetako bat egingo da: María Dolores Higuerasen hitzaldia, Artearen Historian katedraduna, urpekaria, itsas-arkeologoa eta, 2005ean erretiroa hartu zuen arte, Madrilgo Itsas Museoko zuzendari teknikoa izan zena. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Juan José Álvarez izango du aurkezle (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean) eta Bizkaian ‘Elkanoren Zeruertza’ proiektua aurkezteko ere balio izango du.

Uztailaren 5ean, ostirala, hasiko dira lehenengo ekintzak Getarian. ‘Sail In’ jaialdiak ekonomia zirkularrari buruzko tailer bat eskainiko du arratsaldean, eta apur bat geroago, José Antonio Azpiazuk, Fernando Txuekak eta Patxi de la Hozek mahai-inguru batean parte hartuko dute Elkano Arrantzaleen Kofradian.

Uztailaren 6an, larunbata, estropada ikusgarriari emango zaio hasiera. Itsasontziak Getxotik irtengo dira 9:30ean eta San Juan Gaztelugatxekoan geldialdia egingo dute 11:00etan; bertan direla, txalaparta eta aurresku emanaldi bat eskainiko zaie ermitatik. Gainera, itsasontziek lore-eskaintza egingo dute. Hondarribitik irteten direnek berdina egingo dute Guadalupeko Santutegian, eta Getariara abiatuko dira 12:00etan. 100 itsasontzik euskal kostaldea zeharkatuko dute eta iristen joango dira 18:30 arte.

Getarian ekitaldiak izango dira etengabe. Kai-muturrean karpa handi bat ezarriko da, ‘Elkanoren Zeruertza’ Eremua, jardunaldi guztietan zehar topagune funtzioa beteko duena. Bertan, larunbateko 16:00etatik aurrera, ginkana handi bat antolatuko du Arazi taldeak, belaontzi bat eraikitzeko tailerra emango du Donostiako Aquariumak, musika animazioa izango da eta Pasaiako Itsas Arrantza Eskolak estropuen ekoizpen-tailer bat eskainiko du. Horrez gain, ‘Mater’ itsasontzi barruan film bat proiektatuko da.

Estropadako ontziak Getariara iritsi eta atrakatze maniobrak burutu ostean, herri horretako Balenciaga Museoan egin-asmo den afarian banatuko zaizkie sariak irabazleei, bertako sukaldarien eskutik. Bertan, lurreko eta, batik bat, itsasoko produktuak dastatuko dira.

Biharamunean, uztailaren 7an, Getariako txistularien diana batek emango dio jarraipena Juan Sebastian Elkanoren omenez antolatutako jarduera multzoari. Nabigatzaileek Kofradian sinadurak idatzi eta gero, marinel meza izango da San Salvador elizan eta Getariako nabigatzailaren monumentuaren aurrean lore-eskaintza egingo dute lau ontzidietako ordezkariek.

Doako bisitak ontzietara

Igande horretan, portuan atrakatuta dauden itsasontziak doan bisitatu ahalko dira. Laster adieraziko dugu zer egin beharko den gonbidapenak lortzeko. Ontzi horien artean ‘Juan Sebastián de Elcano’ itsasontzia nabarmentzen da, Espainiako itsas armadaren eskola-ontzia, munduari hamar aldiz bira eman diona eta Horacio Echevarrieta euskal enpresariaren ontziolak eraikia.

‘Lucretia’ ere bertan izango da, bi marinel gipuzkoar gaztek berritutako belaontzi holandar ospetsua; euskal kostaldeari belaontzi klasikoak ezagutzeko eta horietako batean nabigatzeko aukera eskaini nahi diote horiek. ‘El Saltillo’ ontzia bisitatzeko abagunea ere izango da, espainiar trantsizioko hainbat une gogoangarriren lekuko izana eta, 1968. urtean hasita ‘Lucretia’ eraiki zuen ontziola berak eta Portugaleteko Itsas Eskola Ofizialak (UPV/EHU) eraikia dena.

Omenaldiaren azkeneko egunean ere tailer ugari eskainiko dira egun osoan zehar, esate baterako, itsasoan agertzen diren mikroplastikoen azterketa, Elkanori buruzko ipuin-tailer bat edo arraunen estropuei buruzkoa; ‘Elkanoren Zeruertza’ Eremuan egingo dira guztiak. Bestalde, ‘Mater’ ontziak film bat proiektatuko du itsasontzi barruan 17:00etan. Ordu horretan itsasontziak portutik irteten hasiko dira. Arratsaldeko 20:00etan karpa itxiko da eta bertaratutakoek Getariako portutik itsasontzien irtete-maniobrez gozatu ahalko dute.

Egitaraua

Elkanoren Zeruertza Gunea

Malekoian egokitutako 10×40 metroko karpa, Juan Sebastián de Elcano ontziaren ondoan, elkartze-tokia izango da jardunaldi guztien zehar. Bertan antolatuko dira tailer guztiak hurrengo ordutegian: Uztailak 6, larunbata: 16:00 – 20:00; Uztailak 7, igandea: 11:00 – 20:00

Ekainak 27 osteguna

19:00 – Bermeoko Arrantzaleen Museoa José Antonio Azpiazuren hitzaldia. Hizkuntza: Euskara.

Uztailak 2 asteartea

19:00 – Itsas Museum Bilbo Elkanoren Zeruertza egitasmoaren aurkezpena eta Mª Dolores Higuerasen hitzaldia, Juan José Álvarez-ek moderatua. Hizkuntza: Gaztelania.

Uztailak 5 – ostirala, Getaria

17:00 – Ekonomia zirkular tailerra Sail Inekin.
19:00 – Mahai ingurua: José Antonio Azpiazu, Fernando Txueka eta Patxi de la Hozekin Getariako Arrantzale-Kofradian. Hizkuntza: Euskara – Gaztelania.
21:00 – Atari zabaleko zinema SAIL IN Tour-eko filmekin kaiako zelaigunean.

Uztailak 6 – larunbata

Getxo

9:30 – Estropadaren irteera Getxotik

Hondarribia

10:00 – Ofrenda Guadalupeko Santutegian
12:00 – Estropadaren irteera Hondarribatik

Gaztelugatxeko San Joan

11:00 – Estropadaren iritsiera Gaztelugatxeko San Joanera
11:00 – Baselizatik txalaparta eta ohorezko aurreskua.
12:00 – Ontzietatik lore-ofrenda.

Getaria

16:00 – Elkanoren Zeruertza Gunearen irekiera.
16:00 – Arazirekin gymhkana.
16:00 – Belaontzi baten eraikuntza tailerra Donostiako Aquariumarekin.
17:00 – Estropu eraikuntza tailerra Pasaiako Itsas Eskolarekin.
18:00 – Mater ontzian filma (Ontzi Museo EkoAktiboa).
18:30 – Ontziak heltzeko azken ordua.
20:00 – Juan Sebastián de Elcanoren atrakatze maniobrak.
20:00 – Elkanoren Zeruertza Gunearen itxiera.
20:30 – 21:30 – Cristóbal Balenciaga Museo-ra bisita.
21:30 – 23:30 – Afaria Cristóbal Balenciaga Museoan eta sari-banaketa

Uztailak 7 – igandea, Getaria 

08:00 – Getariako txistularien diana
09:30 – Agintari eta prentsa bisita Juan Sebastián Elcanora.
10:00 – Ontziak bisitatzeko ordutegiaren hasiera.
10:15 – Ontzien ordezkarien sinatzea Kofradian.
11:00 – 12:15 – Itsas elizkizuna.
11:00 – 20: 00 – Elkanoren Zeruertza Gunearen irekiera.
11:00 – 11:45 – Elkanori buruzko ipuin-tailerra Arazirekin.
12:00 – 13:45 – Zure Elkano maskara eraikitzeko tailerra Donostiako Aquariumarekin.
12:45 – Ontzidien ordezkarien lore-ofrenda.
16:00 – 16:45 – Arraun-estropu tailerra Pasaiko Itsas Eskolarekin.
17:00 – 17:45 – Hondartzako mikroplastikoen analisi tailerra Mater Museoarekin (Ontzi Museo EkoAktiboa).
17:00 – Mater ontzian filma (Ontzi Museo EkoAktiboa).
17:00 – Ontzien irteera.
19:00 – Juan Sebastián de Elcano bisitatzeko ordutegiren amaiera.
20:00 – Elkanoren Zeruertza Gunearen itxiera.
20:00 – Juan Sebastián de Elcanoren irteera-maniobrak.