Atzealdea K bulegoak antolatzen duen "Kultur sektoreko lanbide anitzak indartu eta artikulatzeko modu egokiak." aholkularitza saio irekia

K bulegoak antolatzen duen "Kultur sektoreko lanbide anitzak indartu eta artikulatzeko modu egokiak." aholkularitza saio irekia

Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun, ekitaldi eta arte eszenikoetako langileek osatzen duten eta sortu berria den TEKNIKARIOK taldeak, Marta C. Dehesaren eskutik jasoko duen aholkularitza saio irekia azaroaren 20an egingo dugu.

K bulegoak antolatzen duen "Kultur sektoreko lanbide anitzak indartu eta artikulatzeko modu egokiak." aholkularitza saio irekia

K bulegoak antolatzen duen "Kultur sektoreko lanbide anitzak indartu eta artikulatzeko modu egokiak" aholkularitza saio irekia:

Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun, ekitaldi eta arte eszenikoetako langileek osatzen duten eta sortu berria den TEKNIKARIOK taldeak, Marta C. Dehesaren eskutik jasoko duen aholkularitza saio irekia azaroaren 20an izango da 16:00etatik 18:00etara eta interesa duen pertsona orori irekia egongo da. Saio hau egiteko beharra Teknikariok sindikatuarekin mantendutako elkarrizketen ondorioz sortu da.La Marta C. Dehesa adituak gidatuko du saioa, eta, Teknikariokeko Gorka Agirrerekin solasean, sektorea antolatzeko moduez hitz egingo du eta eredu egokiak proposatuko ditu.

Teknikariok: beraien helburua, sektorearen erregulazioa da, lan eskubide ezarekin zein prekarietatearekin amaitzeko. Une hauetan honako gai hauek lantzen dabiltza, besteak beste: hitzarmen kolektibo bat egitea, autonomoen kontratuak errealitate bihurtzea, langileen arteko elkartasuna sustatzea edo lege-aholkularitza gune bat sustatzea.

Marta C. Dehesa: Marta (Cola de Perro) abokatua da, eta aholkularitza profesionala ematen du kultur sektorean, jabego intelektualean espezializatutako kontsultari, irakasle eta letradu gisa. Negoziazio-tresnetan eta jardunbide egokietan egiten du lan gehienbat, eta era berean artista eta sortzaileentzako, elkarteentzako, sindikatuentzako, eskolentzako eta erakundeentzako lan eta merkataritza-baliabideak sortzen ditu.

Tailerrak 50 lagunentzako edukiera mugatua du, baina saioa grabatu eta partekatu egingo da. Zuzenean parte hartu nahi baduzu, azaroaren 19ra arte eman dezakezu izena, formulario honen bidez:

 Izena eman