Atzealdea Kokreta Teatro

Kokreta Teatro

Antzerki Konpainia

Herria
Eibar
[Zirkuituaren aukeraketa prozesu propiotik “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuiturako autatutako artista.]
 

KOKRETA TEATRO konpainia Berlinen sortu zen 2017 urtean, ardatz bezela Antzerki fisikoa, komedia eta musika/erritmoa edukiz. Orain arte egindako antzezlanak ingelesez eta gazteleraz izan dira. Produkzio gehienak taldeko kideek egindako sorkuntza kolektiboak dira nahiz eta beste aktore eta zuzendari batzuekin lan egin duten ere. Kideak Argentinatik eta Euskal Herritik datoz eta sortutako ikuskizunak Alemanian, Argentinan, Espainian eta Euskal Herrian aurkeztu dituzte orain arte. Azkenengo produkzioak “Miguel Angela”, “Volare” Florencia Bendersky-k idatzia eta zuzendua,  “AHOY!” eta » Surco» izan dira.

“AHOY!”: Lurra eta itsasoa aurkituko ez zirela uste zuten, itsasertza existitzen ez zela, eta olatuek banatu besterik ez zutela egiten. Denbora askoz horrela izan zen, baina haizea norabidez aldatzen da eta olatuak ere bai, eta batzuetan lurra bakeak egiten bezala laztanten dute. Honela, distantzia zaharrak txikitu eta lurra eta itsasoa berriro elkartzen dira. “AHOY!” bigarren aukera bat izan zuen maitasun debekatu eta “berezi” baten istorioa da. Karratu txiki batean (1mx1m) gertatzen den antzezlan erritmiko eta dinamikoa. Espazio murriztuak aktoreei eszenako jolas berriak esploratzeko beste aukera batzuk ematen dizkie. Obraren kodea komikoa da, oinarri bezala kritika soziala edukiz. Irudi fisiko eta musikalekin jolasten da, honela ikusleak, denbora txiki batean, fikziozko mundu batean murgilduz.

> Aktoreak: Irene Hernando Etxeberria eta Luciano Percara. Zuzendaritza: Irene Hernando Etxeberria.