Atzealdea Kulturako dirulaguntzak eskatzeko baliabideak

Kulturako dirulaguntzak eskatzeko baliabideak

K bulegoan badakigu informazioa modu labur eta bisualean eskaintzen duten baliabideak izateak kultur proiektuetarako laguntzen deialdiak ulertzen lagun dezakeela. Horregatik, sortu ditugun materialen berri eman nahi dizuegu.

Kulturako dirulaguntzak eskatzeko baliabideak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak aurten argitaratuak dauden laguntzen laburpen-taulak egin ditugu: horietako bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak irakurtzeko aukera emango dizuete, begirada azkar batez. Oso garrantzitsua da kontuan hartzea laburpenak direla eta ezin bestekoa dela diru-laguntzen lerro bakoitzaren xehetasunak barneratzeko oinarri orokorroak eta espezifikoak irakurtzea. Gure esperientziatik eta adierazten dituzuen beharrengatik, badakigu berotze-ariketa ona dela laburpenekin hastea, ondoren oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak irakurtzeko eta, horrela, informazio guztia barneratzeko.

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu K bulegoan zuen esanetara gaudela zuen zalantzak argitzeko. Kontsulta egin diezagukezue, edo laguntza eska dezakezue, eta hitzordua emango dizuegu.

Taula-laburpenak:

Diru laguntza hauek osatzeko, gure webgunearen diru-laguntzen datu basea kontsultatu dezakezue ere bai.