Atzealdea Foru Aldundiak Diego Galanen heriotza deitoratu du

Foru Aldundiak Diego Galanen heriotza deitoratu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak asko sentitzen du Diego Galan idazle, zinema kritikari eta zinemagilearen heriotza, eta esker ona adierazi nahi du Donostiako Zinemaldiarekiko erakutsitako konpromisoagatik, lehendabizi zuzendari gisa, eta ondoren aholkulari gisa.

Foru Aldundiak Diego Galanen heriotza deitoratu du

Galanek Zinemaldiari egindako ekarpenen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, Donostia Saria, zeinari esker Bette Davis, Glenn Ford, Gregory Peck edo Robert Mitchum bezalako izarrak ekarri baitziren, nazioarteko glamourrerako jauzia emanez, edo Belodromoko proiekzioak, Zinemaldia gazteenen artean hedatzen lagundu zutenak. Galanek aitortu zuenez, pena handi bat zuen: Jack Lemmon aktorea ekartzea lortu ez izana. Baina Zinemaldiari buruzko anekdotez eta bizipenez jositako liburu bikain bat utzi zigun: «Jack Lemmon nunca cenó aquí». 

«Diego Galan Zinemaldiaren zuzendari bikaina izan zen. Haize eta indar berriak ekarri zizkion, eta ondoren ere, urtetan, Zinemaldiarekin lotuta jarraitu zuen. Izan ere, beti eman zion bere babesa Zinemaldiari, Espainiako zinema beti babestu izan zuen bezala. Horregatik guztiagatik, esker ona zor diogu gipuzkoarrok. Beti izango ditugu gogoan bere irribarrea, bere jakinduria, bere lana eta zinemarekiko, Zinemaldiarekiko eta gure lurraldearekiko pasioa» adierazi du Denis Itxaso Kultura diputatuak.

Argazkia: Gari Garaialde / San Sebastian Festival