Atzealdea

MURREN BIDAIA

Egitasmoa: MURREN BIDAIA

Eragilea : Behibi´s teatro-antzerkia

Telefonoa
629684140
Kontaktua
Patricia Franco Heras.

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Etika
Zein balio sustatzen ditu
aniztasuna eta inmigrazioa.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
12 eta 13 urte. DBH lehen eta bigarren mailatara.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
900+%10 bez
Jardueraren deskribapena:

Gure ikusle gazteak entretenitzea eta pentsa araztea xede duen txotxongilo eta aktore antzezlana. Ikuskizuna, gertu egon arren maiz ezezagun egiten zaigun errealitatea margotzen doan mihise bizidun bat bilakatzen da. Pertsona migratzaileetan jartzen dugun begirada aldatzeak denbora dakar. Horregatik, hobe goiz hastea. Aurkezpen atsegina da eta dibertsio puntua dauka. Halere, eta gauza guztien gainetik, ikasleak aberatsago egiten gaituzten esperientzien aurrean jartzea eta hauetara hurbiltzea da antzezlanaren nahia. 

 

Egiazko hizkuntza zuzen baten bitartez, antzezlanak migrazio mugimenduen inguruko estereotipo, inbaditzen gaituzten aurreiritzi eta hazten doazen zurrumurruek sortzen dituzten zailtasunak planteatzen dizkigu…umorea eta poesia salbuetsi gabe.

Jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko adiskidetasunaren istorio bat, benetako adiskidetasunaren aldeko apustu bat.

Mur neska afrikarrak bere paterara igotzen gaitu eta gure moralaren urak zeharkatzera gonbidatzen gaitu, aurkitzen garen ikuspuntuaren arabera ona edo txarraren kontzepzioa arakatzera.

Banaketa batek suposatzen duen gatazkaren eztandatik abiatuta, historia harrigarri batean itsasoratzen da amaiera.

  • Jardueraren egitura:

 

Jarduerak bi atal ditu:

 

  1. Ikuskizunaren edukiaren gauzatzea, irakasleei mailez bidaltzen zaien fitxa didaktiko baten bidez. Modu honetan, ikasleek ikuskizunean aurkituko dutenaren ikuspegi panoramikoa izango dute.

 

  1. Ikuskizuna bera. Ordu eta erdi inguruko iraupena du eta hiru atal ezberdinez osatzen da:

 

  • Ikusiko denaren aurkezpen labur bat.
  • Ikuskizuna bera.
  • Ikuskizunaren inguruko galderen txanda eta eztabaida.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Konpainiak areto ez konbentzionaletan ikuskizuna eszenaratu ahal izateko material tekniko guztia dauka.

 

  • Soinu-ekipoa.
  • Argi-ekipoa.
  • Zamarako ibilgailua.

 

Eta baita ikusentzunezkoan eta espazio eszenikoetan adituak diren profesionalak ere.

Jarduerari buruzko txostena:
  • Jardueraren dinamika:
  • Azkenik, eta ikuskizuna amaitzean, eztabaida edo galdera txanda bat bideratzen dugu, sortu daitezkeen galderak argitzeko, guztion artean edukian sakontzeko eta, batez ere, landutako gaiaren inguruan hausnarketa pizteko.
  • Emanaldia baino lehen, ikuskizuna eta jarduera aurkezten dira. Ekintza teatrala: ikuskizunaren izenburua, konpainiaren izena eta ikuskizuna gozatzeko gomendioak: arte eszenikoari buruzko kontzeptu batzuk eta ikuskizunean landuko den gaiari buruzko nozioak: kontsumismoa, ingurumena, inklusibitatea… Halaber, osasun departamentuak, KIUBa eta Kontsumobide nabarmentzen ditugu, jardueraren sustatzaile gisa.
  • Eszenografiaren muntaketa eta desmuntaketa: tramoia, argia eta soinua, beharrezkoak diren aldez aurretiko frogak eginez, emankizuna zehaztasun guztiarekin eta efizientzia bisual osoarekin burutu ahal izateko.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona arduradunari fitxa didaktikoa bidaltzen zaio, ikuskizuna aldez aurretik komentatzeko aukera eskaintzeko, eta ikasleei gertatuko denaren berri emateko.
  • Areto ezberdinen ezaugarri teknikoen ikerketa, baldintza eszeniko hoberenak lortzeko helburuarekin: behar adina leku, iluntasuna, akustika ona etb.
  • Ikastetxe guztien koordinazioa, eta emankizunen ordutegiak eta egunak azalduko dituen egutegi baten sormena.
  • Hitzaldi-eztabaida, eta ikusi dutenaren inguruko hausnarketa.
  • Jardueraren aurkezpena eta ikuskizunaren antzezpena.
  • Emankizunaren muntaketa eta desmuntaketa.
  •  Fitxa didaktikoaren bidalketa.
  • Ikastetxeen arteko koordinazioa. Jarduera ongi joateko ezinbestekoa.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Behibi’s konpainia sentimendu sortzaile baten garapen prozezuaren emaitza da, antzerkia egiteko beharrarena, alegia.

 

Jatorrizko energia batetik abiatuta, eta lan eta ahaleginez betetako etapa ezberdinetatik pasa ondoren, 2000 urteaz geroztik Patricia Franco Heras-en proiektu heldu eta profesionala da.

Pertsona bakarreko ikuskizunak sortzen ditu arte eszenikoetako profesional desberdinen lankidetzari esker: zuzendari, gidoilari, eszenografo, artisau, musikari, tekniko, ekoizle etb.

Eguneroko egoeren bitartez irudikatzen dituen gaiek kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sortarazi nahi dute. Hori dela eta, zirkuitu profesionaletan, antzerki sare ofizial eta alternatiboetan, nahiz estatu eta nazioarteko jaialdietan aritu eta ezaguna izateaz gain, Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat hezkuntza eta erakunde publikoekin elkarlanean konzientzia kanpainetan egiten du lan.

 

Behibi´s Teatro Antzerkian arte eszenikoek bizi dugun errealitatea aldatzeko eta errealtitate berriak sortzeko daukagun gaitasuna indartzen dutela uste dugu. Hala, beste mundu nabari edo abstraktuetara eramanez, mundu hauen existentzia garbi erakusten digute.

 

Bidaia hau gure pertzepzioa zabaltzera eta gure begirada aberastera laguntzen du. Halaber, iritzi kritikoago eta landuagoak garatzen ditugu.

Alderdi pedagogikoa abiapuntu izanik, ikusle txiki eta gazteen formakuntza eta hezkuntzaren beharrak asetu nahi ditu. Hala, Behibi´sek antzerkia gizarte mailan interesa sortzen duten gaur egungo gaiak azaltzeko eramaile gisa erabiltzea proposatzen du: ingurumena, aniztasunaren errespetuan oinarritzen diren kulturarteko harremanak, edo kontsumo arduratsua. Modu honetan, haur eta gazteengan emozio eta sentsaziotan oinarritutako hausnarketak eragiteko.

 

Honetaz guztiaz gain, ekimeni esker sortzen den antzerki eta eskolaren arteko harremana ikusleak sortzeko modu bat da.

 

 

 

 

 

 

 

Fitxa artistikoa

Egileak: Lierni Fresnedo eta Patricia Franco
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
Aktoresa: Patricia Franco
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia: Sergio Fabri

Panpinak: Urko Redondo
Argia eta soinua: Aitor Etxebarria

Loturak

BIDEOA