Atzealdea PHOTOMUSEUM - DAVID HORNBACK- 3 Minutes

PHOTOMUSEUM - DAVID HORNBACK- 3 Minutes

Photomuseumeko aldi-baterako erakusketa aretoan David Hornback-en "3 minutes" proiektua dago ikusgai, apirilaren 28 arte.

PHOTOMUSEUM - DAVID HORNBACK- 3 Minutes

3 MINUTES


Hiru minutu, eternitate bat galdutako mundu bat berreskuratzen saiatzen da, argazki bat ateratzen den unetik amaieraren artean ezkutatutako denbora-tartea harrapatzen.

Egungo argazkagintza denbora zati txikiak dira, askotan segundo baten zatiki zatiak. Konturatu baino lehen, bizitza jazotzen da denbora zati horren barruan.

Hiru minutu kontrako norabidean doa. Proiektuak segundu zati horren barruan palanka bat sartzen saiatzen da, obturadorea ireki eta itxi bitartean, eta esposizio-denbora hiru minutura luzatzen du.

Denbora luzatuta, erretratatutako artistek aukera izan zuten esposizio-denborak irauten zuen bitartean hausnartzeko, gogoratzeko edo amets egiteko. Aurpegiek bere kontenplazioa, bere bakea, bere barne mundua islatzen dute.

Proiektuaren jatorria Berlinen 2000. urtean egindako autoerretratu batzuk dira. Proiekturako erabilitako kamera teknikoa formatu handikoa da, 120 urte ingu- rukoa. Erretratu-kamera bat da, obturadorerik gabea. Bere garaian, objektiboaren estalkiek eta eskuko erlojuak erabiltzen ziren horien ordez. Hiru minutu, eternitate bat proiektuan antzinako kameraren akatsak eta eskuzko prozesua ez daude zuzenduta.