Atzealdea SANZ-ENEA ARETOA. Rügen

SANZ-ENEA ARETOA. Rügen

Maiatzaren 26 arte Zarauzko Sanz-Enea aretoan ikusgai dagoen Rügen talde-erakusketak Gernikako bonbardaketaren inguruko hausnarketa egiten du.

SANZ-ENEA ARETOA. Rügen

RÜGEN


Sinopsia


“Rügen”  gertaera historiko zehatz bati buruzko hausnarketa eta interpretazio proiektu kolaboratibo bat da: Gernika bonbardatu zuten hegazkinak Salburuako aerodromotik aireratu ziren.


Proiektuaren aurrekariak


1937ko apirilaren 26a, astelehena, azoka eguna Gernikan.

Rügen operazioa. Salburuako aerodromotik Gernika suntsituko duten hainbat bonbardatzaile aireratuko dira.

Alemaniako Condor Legioak eta Italiako Abiazio Legionarioak aire-erasoa egin zuten Bizkaiko udalerrian.

Hegazkinek bonba leherkorrak eta jaurtigai su-eragileak deskargatzen dituzte.

Hiribilduaren suntsipena eragiten dute eta sestra-hegaldian metrailatzen dute biztanleria zibila bereizi gabe.


Proiektuaren deskribapena


"Rügen" Gasteizko 10 argazkilarik egindako argazki-proiektu garaikidea da, David Salcedo argazkilariak tutoretzapean, zuzenduta eta editatuta.

Premisa bakar batek baldintzatzen du lanaren hasiera, Salburua auzoan argazkiak ateratzea, Gernikari eraso zioten hegazkin batzuk bertako aerodromo zaharretik aireratu zirela jakinda. Hemendik aurrera, eta 6 hilabetez, partehartzaileek gertaera historiko honi eta bere ondorioei buruzko hausnarketa egiten dute eta argazkiak egiten dituzte.

Lanaren bigarren fasean, ekintza-marjinak handitu egiten dira, eta auzotik kanpoko argazkiak atera daitezke. Proiektuaren helburua ez da tokian gertatutakoa dokumentatzea, bestela interpretatu egingo da.

Lana amaitzeko, bateratze-lanak egingo dira asteburu batez, irudiak aukeratu eta editatuko dira, eta ikusizko narratiba bat sortuko da, Sanz-Enea aretoan aurkezten den "Rügen" proiektuari zentzua eta forma emateko.


Partaideak


Zuzendaria, koordinatzailea eta editore grafikoa:


David Salcedo


Argazkilariak:


Saúl Vara

Virginia González

Ainhoa Gamarra

Sandra Sastre

Ros Lozano

Juanjo García

César Caballero

Iñigo Otalora

Mikel Rivera

Piko Zulueta


“Taller 144” delakoan egindako lana, 2022ko maiatza eta urria bitartean.