Atzealdea TRANSports erakusketa Donostiara iritsi da

TRANSports erakusketa Donostiara iritsi da

Pio Baroja Udal Kiroldegian ikus daiteke erakusketa maiatzaren 6ra arte. Ondoren, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa) ikusi ahal izango da.

TRANSports erakusketa Donostiara iritsi da

XIX. mendetik XX. mendera igarotzean, zenbait garraiobide kirol bilakatu ziren: hipika, eskia, mendizaletasuna, automobilismoa, abiazioa, txirrindularitza, atletismoa edo ur kirolak. Hain zuzen, bilakaera horren narrazioa da TRANSports erakusketa ibiltaria.

Apirilaren 15etik maitzaren 6ra arte, erakusketa Donostiako Pio Baroja Udal Kiroldegian ikus daiteke. Orain arte, erakusketa hori Elgoibarko Kiroldegian izan da. Ez da ohikoa Artxiboek antolatutako erakusketak kiroldegietan izatea, bain, gaia kontuan izanda, interesantea iruditu zaigu eremu hauek erabiltzea, beste era batean, Ondare dokumentala herritarrei hurbiltzea.

Zortzi kirolen sorrera azaltzen du erakusketak. Hain zuzen, fenomeno hori gertatu zen giza trakzioa esfortzu fisiko gisa baloratzeari ekin zitzaionean, kirol erronkarako bide eman zezakeela ikusi zenean; ordura arte nekazaritzarako soilik erabili zen animalia trakzioa hipodromoetan txalotua izatera igaro zenean; eta trakzio mekanikoa ere garraiorako aurrerapen teknologiko izatetik abiadura, abilezia eta dotoretasuna jokoan jartzen dituen ikuskizun izatera pasa zenean. Metamorfosi horiek guztiek kontatzen dute, baita ere, zer bilakaera izan zuen gizarteak berak, XIX. mendetik XX. mendearen lehenengo erdialdera.