Atzealdea Santos Bregañaren 23 urteko lana jasotzen duen erakusketa

Santos Bregañaren 23 urteko lana jasotzen duen erakusketa

Artista iruindarraren erakusketa antologikoak ehun pieza baino gehiago biltzen ditu eta maiatzaren 15ean KOLDO MITXELENA Kulturunean jarriko da ikusgai.

Santos Bregañaren 23 urteko lana jasotzen duen erakusketa

Santos Bregañaren lanaren ezaugarria da eguneroko objektuak aldatuz pieza berriak sortzen joatea. Donostiako Laia atelierrean 23 urtez egindako ehun pieza baino gehiago erakusten ditu diseinatzaile nafarrak Disparaitre erakusketan.

Erakusketa hori ekainaren 29ra arte egongo da ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturunean eta 12 gunetan egituratuta egongo da, hiru gai nagusi hauen inguruan: gastronomia edo jatea, sexua eta heriotza.

Gastronomiari eskainitako gunean, Bregañak goi mailako sukaldaritzako mahai tresnak bildu ditu, portzelanazko, beirateriazko edo tresneria zenbaitetako bildumekin. Sexuaren atalean, norbera asetzeko erabili ohi diren objektuen ikerketa batean oinarritu da artista (dildoa, adibidez). Eta, azkenik, heriotzaren inguruan, Bregañak hilarrien inguruko objektuak jartzen ditu ikusgai, heriotzaren naturaltasuna berreskuratzeko asmoarekin.

Orobat, logotipoak, arkitektura lanak edo proiektu editorialak erakutsiko dira; baita sabaitik zintzilikatutako 40 Moleskine koaderno ere.

Bregañak azaldu duenez, erakusketa horretan jakin ahalko da ”nondik datozen gauzak”. Erakusten duen bide horretan nahasian ageri dira probokazioa, surrealismoa, imajinazioa eta poetikoaren eta ludikoaren arteko nahasketa bat.

Erakusketa osoa lehenengo astean bakarrik ikusi ahal izango da; izan ere, artistak pieza desberdinak erretiratuko ditu ostegunero egingo den bisita gidatu batean.