Atzealdea XXXI. ARGAZKI BILERA 2024

XXXI. ARGAZKI BILERA 2024

Photomuseumek 2024ko Argazki Bileraren egitaraua aurkezten du, urtero legez udaberri hasieran. Aurtengo edizioan argazkigintza dokumentala eta kontzeptuala lantzen dira. Sanz-Enean ikusgai dagoen Rügen talde-erakusketak Gernikako bonbardaketaren inguruko ausnarketa egiten duen bitartean, Torre Luzean, Marisa Di Santok Zarauzko dendarien argazki seriea erakusten digu. Photomuseumen, lehenik, David Hornback-en “3 minutes" proiektua erakutsiko da, eta ondoren, “Euskaldunak Australian” erakusketa aurkeztuko da. Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Zarauzko Udaleko Kultura Sailari.

XXXI. ARGAZKI BILERA 2024

PHOTOMUSEUM   ~  San Inazio 11

2024/03/26 - 2024/04/28

David Hornback

3 minutes

Ordutegia: 10-14h. eta 17-20h. Asteartetik igandera

SANZ ENEA  ~ Nafarroa Kalea 22

2024/03/26 - 2024/05/26

 

Rügen

Ordutegia: 18-20h. egunero

TORRE LUZEA  ~ Kale Nagusia 28

2024/03/26 - 2024/05/19

Marisa Di Santo

Gertutasuna

Ordutegia: 18-20h. egunero