Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Arteak sentsibilitatearen garapenean, gaitasun kritikoaren lanketan eta imajinario eta narrazio singularrak sortzeko duen eragina nabaria da, eta hezkuntza eremuan lantzen diren esperientzia artistikoak haurren eta gazteen ikaskuntza esperientzia aberasgarriak sortu ditzakete.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua Kultura Eskola ekimenari forma ematen hasi da. Ekimenak Gipuzkoako bigarren hezkuntzako 28.000 ikasleei, sortzaileen eskutik, kultura eta artea hurbiltzea du helburu.
Kultura Eskola proiektu pilotu gisa abiatuko da pixkanaka lehen urtean hainbat ikastetxetan.
Ikastetxeei zuzendutako eskaintza indartu nahi da, guztiek aukera izan dezaten lurraldean dagoen ikuskizun, museo, erakusketa eta abarren eskaintza profesionalaz gozatzeko. Kultura sektoreko profesionalak izango dira helburu horiek lortzeko baliabideak, eta, aldi berean, programak enplegu aukerak sortuko ditu sarritan prekarietate-egoeran dagoen sektore batentzat. Helburua ikastetxeekin lan egitea da, DBHko ikasle guztiei diziplina artistiko desberdinak ezagutzeko, praktikatzeko eta gozatzeko aukera eskaintze aldera.
Otsailak 7an Ibaetako campuseko Carlos Santamaria Liburutegian, Kultura Eskolari buruzko lehen jardunaldia egin zen. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko 49 teknikarik, 98 kultur eragilek eta lurraldeko 54 ikastetxek parte hartu zuten.
Jardunaldiaren xedea lengoaia artistikoak ezagutu eta ulertzea ahalbidetzen duten esperientziak partekatzea izan zen.
2018-2019 urteen artean ikaskuntza esperientzia hauen ikerketa eta ebaluazio lanetan, Zemos98rekin batera 25 proiektuk parte hartu zuten. Lan honetan, besteak beste, gaur egun lantzen diren metodologien berrikuntzetan praktika artistikoek zein leku daukaten eta egitasmo hauen finantzaketa modu jasangarriak nola landu aztertu dituzte.
Bilduma hau, hezkuntza arloan egin daitezken ekimen artistikoen garapenean lagungarria izan daitekeelakoan gaude.