Isabel Azkarate. Arte eta parte

2024/01/27

-

2024/05/06

San Telmo Museoa

San Telmo Museoak bat egiten du argazkilari donostiarraren lanari egiten ari zaion aitortzarekin, eta Kutxa Fundazioak Artegunean aurkezten duen atzera begirakoarekin bat eginez, Laborategian Isabel Azkaratek galeria eta museoetako gaien inguruan egindako argazkiak biltzen dituen erakusketa aurkeztuko dugu.

Erakusketa artearekin zerikusia duten hiru argazki seriek osatzen dute: argazki bildumak, non publikoak artelan desberdinen aurrean erreakzionatzen duen, euskal artisten estudioetako erretratuak eta laurogeiko hamarkadako serie argitaragabe bat, New Yorkeko American Museum of Natural History-ren biltegian gordetako pertsona amerindiarren eta afroamerikarren bustoak berreskuratzen dituena.

Antolatzailea: San Telmo Museoa

Laguntzailea: Kutxa Fundazioa

Google Calendar-era gehitu

San Telmo Museoa

Museoak