2024/04/27 11:00 - 18:00
Hirugarren urtez jarraian, Urola Garaiak Turismo Industrialeko ate
irekiak antolatu ditu, gure eskualdean ditugun baliabideak
ezagutarazteko helburuarekin. Igartubeitin, "Ezagutu Industri
Ondarea barrutik, ate irekiak" ekimena dela eta, zenbait bisita
eta jarduera antolatu ditugu.
Ba al dakizu nola bizi ziren
baserrietan industralizazio iritsi aurretik?
Igartubeiti Baserrian XVI eta XVII. mendeetan nola bizi ziren sentituko dugu eta dolare baserri honen barrukaldean taupadaka zebilen prentsaren funtzionamendua ezagutuko dugu. Bisita zapore gozoarekin bukatzeko gazta pintxoa dastatuko dugu Txotx eginez!
Apirilaren 27an:
Apirilaren 28an: 12:30etan, gazteleraz
Doako bisitak.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 72 20 42, 688 640 534; turismobulegoa@urolagaraia.com.