“Igartubeitiko dolarea, baserriko bizimodua industrializazioaren aurretik” bisita

2024/04/27 11:00 - 18:00

Hirugarren urtez jarraian, Urola Garaiak Turismo Industrialeko ate irekiak antolatu ditu, gure eskualdean ditugun baliabideak ezagutarazteko helburuarekin. Igartubeitin, "Ezagutu Industri Ondarea barrutik, ate irekiak" ekimena dela eta, zenbait bisita eta jarduera antolatu ditugu.
Ba al dakizu nola bizi ziren baserrietan industralizazio iritsi aurretik?

Igartubeiti Baserrian XVI eta XVII. mendeetan nola bizi ziren sentituko dugu eta dolare baserri honen barrukaldean taupadaka zebilen prentsaren funtzionamendua ezagutuko dugu. Bisita zapore gozoarekin bukatzeko gazta pintxoa dastatuko dugu Txotx eginez!

 Apirilaren 27an: 

  • 11:00etan euskeraz
  • 12:30etan gazteleraz
  • 17:00etan, euskeraz edo gazteleraz

Apirilaren 28an: 12:30etan, gazteleraz

Doako bisitak. 

Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 72 20 42, 688 640 534; turismobulegoa@urolagaraia.com. 

Informazio gehiago. 

Google Calendar-era gehitu

Igartubeiti Baserri Museoa

Museoak


Informazio gehiago