“Egin ezazu zure sagar zukua, XVI. mendeko dolarean bezala” jarduera

2024/04/28 11:00 - 12:00

Hirugarren urtez jarraian, Urola Garaiak Turismo Industrialeko ate irekiak antolatu ditu, gure eskualdean ditugun baliabideak ezagutarazteko helburuarekin. Igartubeitin, "Ezagutu Industri Ondarea barrutik, ate irekiak" ekimena dela eta, zenbait bisita eta jarduera antolatu ditugu.
Igartubeiti baserrian dolarearen taupadak sentitzen dira, ezagutu baserriaren bihotza den prentsa honen funtzionamendua eta egizu zure sagar zukua kirikoketa erritmoan.

Apirilaren 28an 11:00etan.

Doako jarduera. 

Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 72 20 42, 688 640 534; turismobulegoa@urolagaraia.com.

Informazio gehiago.

Google Calendar-era gehitu

Igartubeiti Baserri Museoa

Museoak


Informazio gehiago