Atzealdea ALBUMAK IKASTETXEETAN II
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Formol Konpainiaren hiru ardatzak hauexek dira: euskal kultura eta artearen jarraikortasuna bermatzea, gazte belaunaldien ahotsetatik lan egitea eta arte eszenikoen esperimentazioa.
Egun, Maketa (2020) eta Album (2021) antzezlanen sorkuntza prozesuan buru belarri ibilita, geure belaunaldiari (millennialei) buruzko barne hausnarketa bat plazaratu nahi izan dugu eta berau, arte eszenikoaren kode berriekin jolastuz egin dugu. Geure helburua Albumak ikastetxeetan proiektuarekin ikasle nerabeek sormen eta esplorazio prozesu bera egitea da. Arte eszenikoen bitartez hauen belaunaldiari buruzko hausnarketa prozesu batean barneratzea. Hau hala izanik, ikastetxeetan Album
Eszenikoak sortzeko tailer bat ematea da planteatzen duguna. Eta, zer da album eszenikoa? Album hitzak esanahi bat baino gehiago dauka. Izan ere, nahiz eta gaur egun, gure mugikorretan argazki albumak izan, jatorrizko album fisiko lodi horien esanahia berreskuratu nahiko genuke. Zentzua galtzera iritsi diren arren, millennial eta Z belaunaldiko elementu oinarrizko bat da. Geure jatorrira eta oroitzapenetara bidaiatu ahal izateko ezinbestekoak zaizkigu oraindik albumak, haietan soilik existitzen gara interneteko hodeia hodei bat besterik ez dela pentsatuz gero. Esan daiteke, albumak
bildumak direla, uneak gordetzeko saiakerak. Batzuetan zentzuzko ibilbide bat eskaintzen dute, besteetan irudi multzo eklektikoak dira. Hain zuzen, literaturako genero ikonografiko berrienak berak ere album izena bereganatu du hitza eta irudiaren artean planteatzen duen jolas aberatsa azaltzeko. Hori dela eta, ikasleekin antzerki posdramatikoan barneratu eta arte eszenikoen kode berriekin jolasteko, albumak sortzera joko dugu. Ikasleek, euren bizi oroitzapen, esperientzia, espazio eta denboretara joko dute jolas eszeniko eta performatiboen bitartez irudiak osatzeko. Ondoren irudi horiekin album bat osatuko dute, albumek talde bakoitzean formatu ezberdina hartuko dutelarik, sorkuntza kolektiboaren ondorio: digitala, eszenikoa, kontzeptuala, musikala…
Tailerretan honakoa egingo litzateke:
Saioak Covid-19aren prebentzio eta segurtasun neurrietara, zein ikastetxe bakoitzaren baliabideetara (espazio, zein iraupen beharretara) guztiz moldagarriak izan daiteke.
Albumak ikastetxeetan – saio bakarrean - tailerrak guztira 2 ordu iraungo ditu.
Espazioari dagokionez, ikastetxearen espazio aukeretara moldatu daitekeen proposamena da. Albumak ikastetxeetan proiektuak testuinguru bakoitzaren espazio ezaugarriekin jolasten du, beraz, eskaintzen den espazioa bera edozein delarik ere baliatu egiten da sorkuntzarako (gela bat, areto polibalentea, gimnasioa, patioa, kalea…). Aukera edukiz gero, ikastetxeko areto ezberdinetan zehar mugituz burutu daitezke tailerreko dinamika ezberdinak.
Materialari dagokionez, honakoa behar da:
Gainerako materiala Formol Laborategiak berak eramango luke.
PROPOSAMENAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA
Albumak ikastetxeetan proiektuaren ardatz artistikoa arte eszenikoen lengoaia berrien ezagutza eta esperimentazioan datza. Ikasleak arte garaikidera erakarriko dira:
PROPOSAMENAREN ALDERDI PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA
Albumak ikastetxeetan proiektuaren ardatz pedagogikoa, berriz, hainbat kontzeptutan bereizi daiteke: garapen integrala, ezagutza (auto-ezagutza eta ezagutza kolektiboa) eta kritikotasuna.
Proposamenak nerabeen interesetara hurbiltzea ere bilatzen du, gaitegiaren aldetik ez ezik (millennialak, Z generazioa, haien kezkak, nahiak…), baita haien kode eta adierazpideetara ere, non lengoaia bisualak eta irudiek garrantzia hartuko duten.
Formol Laborategia Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibargurenek osatzen dugu. Antzerki konpainia hau euskal antzerkiaren etorkizunaz arduratuta jaio zen 2019an.
Euskal kulturgintzan daukagun erantzukizunari erantzun eta gure alea jartzeko asmoarekin eratu zen laborategia. Gazte sortzaileen arteko saretzea bilatu nahi dugu, belaunaldi bereko artista ezberdinekin lan egin. Hain zuzen ere, ikuspuntu eta jardun anitzen arteko harremanetatik komunikatzeko era berriak haziko direla sinesten dugun taldea gara. Euskal antzerkigintzan errelebo aldaketa bat etortzear egonez gero, saretuta lanean harrapatu gaitzatela nahi dugu, gutxi baitira gazteez osatutako konpainiak.
Bestalde, publiko gazte bat sortu eta finkatzea da xedea, gazte belaunaldiek
antzokietan haiei zuzenduriko ahotsak topatuko dituzten obrak plazaratuz eta euskaraz egiten den antzerkiaren ikusgarritasuna bermatuz.
Azkenik, arte eszenikoetan kode eta lengoaia ezberdinekin esperimentatu nahi dugu elkarrekin, estetika eta poetika propio bat topatu, horra hor geure laborategi izaera.
2019an, Gasteizko udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako Gazte Sortzaileak Beka eskuratu genuen. Laguntza honen bitartez geure lehen pieza laburra sortu genuen: Maketa (2020). Baina, pieza labur hau geure ondorengo obraren geltoki bat bilakatu da, orain, hurrengo obra nagusiaren sorkuntza prozesuan topatzen baikara: Album (2021). Sorkuntza lan honek ZUBI euskal sortzaile berrien laguntzaren eta Eusko Jaurlaritzaren produkzio eta banaketarako dirulaguntzaren babesa jaso du eta 2021ean estreinatuko da. Formol Laborategiko kideek, bestalde, bakarkako ibilbidea ere izan dugu orain arte: