Atrás TXOSTENA: Jóvenes, ocio y TIC

Nerabe eta Gazteen Sofia Erregina Zentroak eta Drogamenpekotasunaren aurkako Laguntza Fundazioak (FAD) argitaratu dute “Jóvenes, ocio y TIC. Una mirada a la estructura vital de la juventud desde los referentes del tiempo libre y las tecnologías” txostena.

09/12/2019


Azterketa honek aztertzen du IKTak gazteen aisia-guneetan indarrez nola sartu diren eta horrek aisiaren egituran, jardueretan eta bizipenetan nolako ondorioak dituen.

 

Txostena 15 eta 29 urte arteko 2.000 gazteri egindako inkesta batean eta adin horretako gazte-taldeen partaidetzazko tailerretan erabilitako diskurtsoetan oinarrituta dago.

 

Lanak azpimarratu egiten du informazio eta komunikazioko teknologiak gazteen aisian indarrez sartu direla, eta aztertu egiten ditu beren sozializaziorako hain garrantzitsua den aisiaren eta astialdiaren eremuan gerta daitezkeen joera eta jokabide berriak.

 

Iturria: Jóvenes, ocio y TIC