Ondare arkeologikorako ekarpen berria espeleologiatik
Espeleologiako taldeen eguneroko lanari esker, aurkikuntza arkeologiko berri bat egin da Gipuzkoako ondare kulturalean.
- 484
Oñatiko Aloña Mendi Espeleologia Taldeko espeleologoek, Oñatiko kobazulo batean ohiko lanak egiten ari zirela, aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten. Berehala eman zioten aurkikuntzaren berri Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuari, eta haren zuzendaritzapean egin dira egun hauetan aztarnak berreskuratzeko lanak.