Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Diputatu Nagusia
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

60

Diputatuen Kontseiluak hemezortzigarren bilkura ibiltaria egin du gaur goizean Urnietan; Eider Mendoza diputatu nagusia Jorge Segurado alkatearekin elkartu da, herriko proiektu eta egitasmoak bertatik bertara ezagutu asmoz

Gipuzkoak Gure Lurra 8 Sembrando Futuro hiri eta landa munduaren arteko urteroko topaketa ospatzen du gaur Kursaal Kongresu Jauregian

21 urteko ibilbidea du proiektuak, eta gaur egun 39 boluntariorekin lan egiten du. Azken urtean, 1.376 laguntza-ekintza burutu dituzte, eta 265 emakume, haur eta neraberi arreta eman diete. Gipuzkoan haurrak integratzeko eta babesteko prozesuei eusten dien sare sendo eta aktiboa da.

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Eider Mendozak emakume biktimen erreparazio integrala aldarrikatu du, eta matxismorik gabeko lurralde bat eraikitzeko deia egin dio komunitateari.

Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 19 enpresa eta erakunde laguntzaile aitortu dituzte elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoagatik.

Jardunaldian 150 parte-hartzaile baino gehiago elkartu dira, adituen, erakundeetako ordezkarien, enpresen eta Gipuzkoaren etorkizunean interesa duten herritarren artean. Komunitatearen, lehiakortasunaren eta garapen inklusiboaren inguruko esperientzia eta analisia partekatu dute Stephan Garellik (Lausanako Unibertsitatea), Josu Ferreirok (UPV/EHU), Sarah Chaytorre (University College London) eta ORKESTRAko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariek

Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako batean egin dira leheneratze-lanak; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak daude bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekaina eta urria bitartean egindako lanek inguruko eremuetan uholdeen arriskua murrizten laguntzen dute. 2026ko udaberrian LIFE-Humedales proiektuaren akordioa sinatzea aurreikusten da, paduraren berreskurapenean aurrera egitea eta inguruko biodibertsitatea hobetzea ahalbidetuko duena, eta, aldi berean, eremuaren uholde-arriskua 11 zentimetro murriztea espero da.

650 profesional baino gehiagok parte hartu dute kongresuan, non adimen artifizialak, nazioartekotzeak, barne-ekintzailetzak eta partaidetzazko kudeaketa-eredu berriek enpresen lehiakortasuna nola sustatu dezaketen aztertu den. Eider Mendozak enpresa txiki eta ertainak “berrikuntzaren trenera igotzera” animatu ditu, lehiakortasunean aurrera egin dezaten.

Eider Mendoza diputatu nagusiak lan bilera egin du gaur Kanadako ordezkaritza batekin; Kanadako lehen ministroaren Europarako ordezkari berezia, Stephane Dion, izan da kanadiar delegazioaren buru

Foru gobernuak 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztu du, “Gipuzkoa indartzeko, gaurko eta biharko ongizate integrala bermatzeko”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak gizarte politikako aurrekontua 600 milioi eurora arte indartzea aurreikusten du, gizarte azpiegitura berriak sortzeko, zainketen eraldaketan aurrera egiteko eta gizarteratzea, osasun mentala eta nahi ez den bakardadea bezalako errealitate sozialei erantzuteko. Sustapen Ekonomikoak 76 milioi izango ditu berrikuntza eta industria sektore emergenteak sustatzeko, eta ETEen lehiakortasuna ziurgabetasunetik babesteko.

Foru-sozietate berriak aukera emango du zainketen eta gizarte-babesaren arloan inbertsio estrategikoak egiteko, lankidetza publiko-sozialerako formulak bultzatuz, betiere lidergo publikoa bermatuz. Mendekotasuna duten adinekoen kopuruak %26 gora egitea aurreikusten da 2030era bitartean, eta ‘Gipuzkoa Zainduz’en helburua da errealitate horri erantzuna ematea. Egungo estaldura bermatzeko, lurraldeak gutxienez 757 egoitza-plaza berri sortzea aurreikusten du data hori baino lehen. Aldundiaren hasierako ekarpena 51 milioi eurokoa izango da, eta horri esker, eta sei sozietate misto eratzearekin batera, 100 milioi euro inguruko inbertsio osoa izango da 2025 eta 2029 bitartean. Epe motzean sozietate mistoak eratzeko lehen deialdiak egingo dira bizitegi-estaldura txikiena duten sei eskualdetan: Buruntzaldean, Debabarrenan, Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Garaian eta Urola Kostan.

Gaurtik deia egiten zaie 18 eta 30 urte arteko 3.000 gazte gipuzkoarri, etorkizuneko Gipuzkoa irudikatu eta eraikitzeko komunitate digitalera eta deliberazio-foroetara batzeko

Horixe da BIBE (Bizitza Berria eta Betea) proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez, eta gaur Lezon egin du itxiera-ekitaldia. Ekimen horren xedea zen Gipuzkoak ekarpen bat egitea bizitza-luzeraren eta bizitza betearen paradigma berriaren garapenari. Urtebetean, 1.000 pertsonak baino gehiagok gogoeta egin dute zahartzaroan zentzua eta esanahia duen bizitzari buruz, talde fokaletan, Lezoko BIBEtokian egindako dinamiketan edo galdetegien bidez.

Diputatu nagusiak azpimarratu du garrantzitsua dela lan hauek koherente izatea Eusko Jaurlaritzak egindako alegazioetan jasotzen den proposamenarekin

Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Xabier Txurruka alkateak hiru baliabideak bisitatu dituzte, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta pertsonalizatua eta komunitarioa emateko martxan jarri direnak. Zerbitzuak mailaka aktibatu dira 2023tik; aldi honetan, 60 pertsona baino gehiago artatu dira martxan dauden baliabideetan.

Eider Mendozak eta Jean-Jacques Lasserrek sinatutako akordioak 2028ra arteko lankidetza esparru berri bat finkatzen du gizarte politiketan, parte hartzean, konektibitatean eta garapen iraunkorrean

Eider Mendoza diputatu nagusiak ohartarazi du katak esleitzeko lanek Aralarren sartzea aurreikusten dutela, nahiz eta Madrilek ziurtatu inguratu egingo dela

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Aizpea Otaegi alkate errenteriarrak lan-bilera egin dute Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian; ondoren, foru diputatuek asteroko bilera egin eta Lekuona Fabrika ezagutu dute.

2026an, zentro guztiek izango dute lehen diagnostiko bat eta ibilbide-orri pro-pio bat, eredu berri baterantz aurrera egiteko. Gauzatzeko plana datozen hilabeteetan hedatuko da lan-egutegi batekin. Horren arabera, aurkezpenak egingo dira, eskualdeka, lurraldeko eta egu-neko egoitza-zentro guztietan.

Eider Mendozak hurbiltasuna eta elkartasuna adierazi die biktimaren hurbilekoei, eta elkarretaratzeekin bat egiteko deia egin die herritarrei: “Emakumeen aurkako indarkeriak ez du lekurik gure gizartean, eta ez gara geldituko indarkeria desagerrarazi arte”.

Aurreikusten da ezen, urtea ixtean, lurraldean 6.638 milioi euro bilduko direla. 2026rako % 5,3ko hazkundea espero da, 2025eko itxieraren aurreikuspenarekin alderatuta.

200 pertsona baino gehiago bildu dira gaur Ficoban, ZIURek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duten lurraldeko zibersegurtasun ekitaldirik handienaren bosgarren edizioan

Komunitatea eta demokrazia: etorkizun ikuspegia Gipuzkoatik jardunaldia antolatu dute Donostian, hainbat adituren partaidetzarekin, Ipuskoa 1025-2025 milurtekoaren egitarauaren barnean. Diputatu nagusiak iragarri du Foru Aldundiak, hainbat alorretako eragile eta herritarrekin elkarlanean, komunitatea indartzeko estrategia integrala landuko duela.

Munduan “ziurgabetasuna” hedatzen ari den honetan, Eider Mendoza diputatu nagusiak “elkarlanera” eta “akordioak lortzera” dei egin die oposizioko batzarkide taldeei, BNetako Politika Orokorreko bilkuran. Etorkizuneko zaintza beharrei begira, ekipamendu berrietarako inbertsioak gauzatzeko sozietate publiko berria sortuko duela iragarri du diputatu nagusiak, “gaurko eta biharko gipuzkoarren ongizate integrala bermatzeko”. Ukrainako inbasioaren eta Gazako genozidioaren biktimak izan ditu gogoan Mendozak eta sarraskia eteteko eskatu dio Israelgo gobernuari.

“Funtsezkoa da gure enpresen lehiakortasuna babestea, inoiz baino gehiago”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, eta azpimarratu du makina-erremintaren sektoreak paper gakoa duela Gipuzkoaren ekonomian eta ongizatean.

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Irungo alkate Cristina Labordak lan bilera egin dute hiriaren erronkak aztertzeko eta, ondoren, foru diputatuek euren asteroko bilera ofiziala egin dute Gordailuan.

Estreinaldiak harrera bikaina izan ondoren, Aldundiak bisita gidatu dramatizatu gehiago eskaintzea aurreikusten du, abenduaren 20an hurrengo bat, Gipuzkoako milurtekoaren ospakizunaren parte gisa

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, gipuzkoarrok ikur ditugun lankidetza eta komunitate balioei eusteko beharra plazaratu du EHUren Uda Ikastaroetan, “populismoari eta autoritarismoari” aurre egiteko garaian. Nazioarteko erreferentziazko adituek beren gogoetak partekatu dituzte, desafekzioari, polarizazioari eta populismoari aurre egiteko premiari buruz.

Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak Gipuzkoako Foru Aldundia Atsobakar egoitza zentroan egiten ari den obraren aurrerapena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Egoitzak aldaketa nabarmena izango du plazei eta dimentsioari dagokionean: orain arte zituen 57 plazetatik 108ra pasako da, eraldaketa prozesua amaitzen denean.

Abenduaren 13an, larunbatean, Gipuzkoak Ura Bere Bidean proiektuari ongietorria emango dio. Illunbeko pabilioiak Kantuz hartuko du, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan, Ipuskoako milurtekoaren ospakizunaren barruan.

Gaur egin den ate irekien jardunaldiak 250 pertsona erakarri ditu jauregira eta datorren irailaren 13ko bisita dramatizatuek jarraipen berezia emango diote

Irune Berasaluze foru bozeramaileak nazioarteko komunitateari eskatu dio irmotasuna blokeo humanitarioaren aurrean eta elkartasuna gatazkaren biktimekiko. Horrela, Gipuzkoak bakearen, justiziaren eta giza eskubideen balio unibertsalekiko konpromisoa berretsi nahi du

Eider Mendoza diputatu nagusia eta Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatua Lezoko alkate Mikel Arrutirekin batzartu dira, Aldundia lurraldeko hainbat udalerrirekin egiten ari den bilera instituzionalen errondaren barruan

Ibilgailu astun eta berezientzako aparkaleku seguru eta zaindua, 151 plaza berrirekin, egungo instalazioekin konektatuta egongo da, eta Oiartzungo zentroarekin batera, Gipuzkoak gune logistiko gisa duen papera indartuko du

Egoitza publiko berriak, El Pilar ikastetxe zaharraren lurzatian dagoenak, 169 plaza eskainiko ditu —egoitzaren eta eguneko zentroaren artean banatuak—. Adinekoentzako eta laguntza-premiak dituztenentzako unitate espezializa-tuak izango ditu, arreta pertsonalizatu eta komunitarioko ereduari jarraituz.

Eider Mendoza Larrañagak, Gipuzkoako diputatu nagusiak, herriko udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara

Eider Mendoza diputatu nagusiak Ongizatearen Plaza ireki du goizean Zarautzen; hala nola, ariketa fisikoari, buru osasunari, inklusioari, elikadura jasangarriari edo teknoadikzioei buruzko jarduerak hartuko ditu espazio parte-hartzaileak

Diru-laguntzen diseinua elkarteekin lankidetzan egin da eta haiek arduratuko dira bideratzeaz. Enplegurako, tokiko ekonomiarako eta lurraldearen kohesio sozialerako sektore estrategiko bat indartzea dute xede

Gipuzkoa hitzaren idatzizko testigantza zaharrenaren milurtekoa ospatzeko ekitaldi nagusia egin dute gaur goizean Tolosan; diputatu nagusiak, BNetako presidenteak eta lurraldeko hainbat eta hainbat alkatek hartu dute parte soka-dantzan.

Azurmendik euskal pentsamenduaren, euskal kulturaren eta euskararen alde, nahiz gure herri izaeraren alde eginiko “lan zabala eta sakona” goraipatu ditu diputatu nagusiak.

Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako bat da; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak bizi dira bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekainean hasi eta udazkenean amaitzea aurreikusten den proiektuaren helburua da 2,5 hektarea padura berreskuratzea, itsasaldien dinamika naturala berrezarriz estuarioan.

Larunbat eguerdian, hilak 28, Donostiako Alde Zaharra hartuko dute gipuzkoar dantzariek, ‘Gipuzkoa ezpata-dantzan’ ekimenean. Erakunde ekitaldi nagusia uztailaren 5ean egingo da Tolosan; soka-dantzak lotuko ditu Eider Mendoza diputatu nagusia, BNetako presidente Xabier Ezeizabarrena eta gipuzkoar alkateak

Gaur goizean egin dute sinadura ekitaldia Eider Mendoza Larrañaga diputatu nagusiak eta garapen agentzietako presidenteek.

“Zirkuaren hizkuntza unibertsala eman diozue euskarari eta zirkuari, berriz, eman diozue euskara”, nabarmendu du Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendoza Larrañagak, sari emate ekitaldian. Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabala elkartu da Eibarren, Arrateko gainean, egindako ekitaldian

Foru Gobernuak legegintzaldi erdiko balantzea egin du eta, nabarmendu duenez, sustraiko eraldaketek sortzen dituzten “aukerak baliatzea” ahalbidetuko duten proiektu eraldatzaileen ernetze eta gauzatzea ari da ematen lurraldean. Eider Mendoza Larrañaga: “Gobernu honek lankidetza trakzionatzen du Gipuzkoan; akordioen legealdia izaten ari da”. José Ignacio Asensio: “Legealdiari desafio batekin ekin genion: pluraltasunetik gobernatzea posible dela frogatu nahi genuen eta gaur irmoki esan dezakegu lortzen ari garela”.

Gaurko bileran euri jasen ondorioen larritasuna egiaztatu dugu 24 udalerri kaltetu direlarik

Diputatu nagusiak Tolosaldea eta Goierri bisitatu ditu egoeraren jarraipena eta galeren balorazioa egiteko. Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatu du uholdeak eragindako herrietako alkateekin, beharrezko neurriak abian jartzeko.

Lur-jausiek eta eguraldi gogorrek hainbat errepide kaltetu dituzte; garbiketa lanak etengabe ari dira egiten, eta segurtasuna da une honetako lehentasuna.

GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.

MUBILek, Foru Aldundiak, MIT Media Labek eta Tecnunek bultzatutako proiektu honek iraultza handia dakar hiri plangintzara, 80 zerbitzu eta garraiobide anitzi buruzko datu zehatzekin.

Eider Mendoza diputatu nagusiak bilerak egin ditu Goierriko Herrien Ekintza fundazioko, Goierri Eskolako, Lortek-eko eta Goiturreko ordezkariekin, eskualde mailako desafioak eta proiektuak partekatu asmoz

Gizarteratzeko eta laneratzeko 2022-2024 programak, 6 milioi euroko zuzkidura duenak, enplegu inklusiboa sustatzen du Gipuzkoako funtsezko 19 sektoretan. 2016az geroztik, programak 6.511 lanpostu sortu ditu guztira, 723 lanpostu urtean bataz beste.

Kilometro eta erdiko bide berriak Zarautz gurutzatzen duen trafikoa arinduko du eta industrialdeetarako sarbideak hobetuko ditu; 10,1 milioi euroko inbertsioa eta 18 hilabeteko eraikuntza-epea aurreikusi dira

Plan berriak helburu kuantifikagarriak finkatzen ditu 2027rako, hala nola Genero Berdintasunaren Indizean 75 puntu lortzea, berdintasunerako aurrekontua % 1,5-era handitzea eta foru langileen % 70 berdintasunean trebatzea

Baserritar Misto Profesionala bezalako ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako prozesu honen emaitza dira. Herritarren Batzarrak klima aldaketaren erronkari erantzun nahi dio, lehen sektorea bultzatuz. Zozketa zibikoaren bidez aukeratutako 32 gipuzkoarrek proposamen batzuk egin dituzte ekimen honen baitann, eta 2027an osorik betetzea aurreikusten da.

Herriko udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara Eider Mendoza diputatu nagusiak; Kontseiluaren ondoren, ‘Izanetik izena 1025-2025' arte erakusketa bisitatu dute, herriko Salbatore elizan

Mentoretza sozialeko programaren helburua da inklusio eta bizikidetza demokratikoa indartzea, tokiko boluntarioek migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza pertsonalizatua emanez. Ekimenak lagundu zaien pertsonen ongizate psikosozialean eragin positiboa izan duela erakutsi du, eta herritarrek gizarte kohesionatuago, solidarioago eta abegikorrago baten eraikuntzan duten zeregin aktiboa indartzen du.

Zentro berria zabalduta eta San Jose egoitzan egiten ari diren lanekin, Azkoitiak adinekoei arreta emateko sare berritua izango du, apustua eginez ingurune eroso eta irisgarriagoengatik, pertsona bakoitzaren bizi-erritmoak kontuan izango dituena. Zentro berria Azkoitiko erdigunean dago, eta 30 plaza eskaintzen ditu — aurrekoak baino hamar gehiago —, udalerriko eguneroko bizitzan integrazio handiagoa izateko nahiarekin; era berean, erabiltzaile eta familientzako sarbidea eta hurbiltasuna aintzat hartu dira.

Etzi hasiko den ariketari bere atxikimendua adierazi dio gaur foru gobernuak; abian da erakundearen baitan hizkuntza ohituren aldaketak iraunkorrak izan daitezen lanketa

MUBIL Centerrek 8 enpresa eta 2 kudeatzaile teknologiko hartuko ditu. Guztira 80 profesional arituko dira lanean in situ mugikortasun adimendun eta jasangarri baterako irtenbide berritzaileak garatzen. Inaugurazioak hasiera emango dio jarduera estrategikoen agenda trinko bati. Jarduera horiek diseinatu dira negozio aukera berriak sortzeko eta enplegu sorrera sustatzeko giltzarri eta etorkizun handikoa den sektore batean.