Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
GUZTIRA (BEZ Gabe): 980€
GURE PLASTIKO PREZIATUA sormenarekin lotutako lantegi artistiko, tekniko eta esperimentalen proiektua da, birziklatutako plastikoarekin eta partaidetza kolektiboko sorkuntza prozesuak jarraituz, komunitatean eragina izango duen arte-diseinu-kultura ondarea sortzean datza, jasangarritasuna ardatz.
Birziklatutako plastikoarekin objektuak diseinatuko dira lantegi hontan. Mazedonia Diseinu Elkarteko kideek dinamizatuko dute sorkuntza prozesua, lehenago aipatutako baloreak aintzakotzat izanda.
Proiektuaren helburu nagusia plastiko hondakinen kudeaketa arazoa azaleratzea da eta era teoriko-praktikoan gazteei gerturatzea. Batetik, plastiko pilaketak ingurumenean duen eraginaz hausnartu nahi da, partaideei ekintza jasangarriak iragotzi eta sentsibilizatu. Bestetik, erronka hauei aurre egiteko, kutsadura murrizteko, diseinua eta sormen artistikoa tresna gisa erabiltzen ikastea datza, ikasleek euren sormen eta eraldaketa ahaleginetan sinetsi dezaten, urrats txiki hauek duten garrantzia jakinarazi. Mazedonia Diseinu Elkartea Europa mailako Precious Plastic proiektuaren enbaxadorea da Donostia. Ekimenaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero ikusi: https://preciousplastic.com/
Lantegiaren iraupena 2 egunekoa da, egun bakoitzean 3 orduko saio bat irakatsiko da. Hizkuntzak: Saioak euskaraz izango dira, ingelesez egiteko aukerarekin.
Kokalekuari dagokionez, lehenengo saioa eskolan bertan egingo da. Ahal izanez gero informatika gela edota teknologia lantegia iragozten dira kokaleku apropos bezala.
Bigarren saioa Donostiako Medialab hiritar sortzaileen laborategian, Tabakalera Kultura Zentruan. Salbuespenak salbuespen, bigarren saioa Eskolan bertan egin nahi izanez gero, aurretik Mazedoniarekin hitzartu behar da. Saio bakoitzean landuko diren edukiak (eduki didaktikoak):
Lehenengo saioa (Ezagutza - Sormena - Diseinua): plastikoa birziklatzeko sistema alternatiboak azalduko dira, honen inguruko ezagutzak (sailkapen sistemak, krisi klimatikoa) eta abar. Ondoren Ikasleek Diseinu Prozesua burutuko dute, birziklatutako plastikoarekin sortu nahi dituzten artelan eta produktuak gauzatzeko
tresnak-metodologiak irakatsiko zaizkie (brainstorming, design thinking). Adibidez, taldeka eskolarako erabilgarriak diren baliabideak sortu ditzakete: kirol materiala (ping-pong palak, kolunpioak…), bestelako oroigarriak… Ekimenaren aurretik zentruko ikasleek plastikozko hondakinak bildu ditzakete, ondorengo analisi eta eraldaketarako. Kokalekua: Eskolako teknologia edo informatika gela. Saioaren antolakuntza:
Bigarren saioa (Birziklapena - Eraldaketa - Fabrikazioa): Medialab lantegian dauden Precious Plastic birziklapen makinak erabiliz besteak beste (birringailua, labea, estrusorea), ikasleek aurreko saioan pentsatutako diseinuak gauzatuko dira. Jardueren adibideak: plastiko hondakinak birrindu, plastiko birziklatutako xafla koloretsuak egin, laser bidezko ebaketa makinarekin moztu eta objektu finalaren muntaia. Kokalekua: Tabakalerako Medialab espazioan. Saioaren antolakuntza:
Baldintzak:
Gutxienez hilabete eta erdiko aurrerapenarekin datak adostea (salbuespenak salbuespen). Mazedonia Diseinu Elkarteak irizpide hau kontuan izatea eskertzen du, jardueraren atal bat eremu publikoan burutzen bait da.
Eskolak beharrezkoak dituen baliabideak:
Bigarren saioko garraioa: Eskolak koordinatuko du Medialab - Tabakalera lantegira joan etorria.
Hauek dira ekimenak bermatu nahi dituen alderdi artistiko-kulturalak:
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Iker Babace, Ainhoa Garmendia eta Gorka Sánchez diseinatzaile industrialek sortutako Elkartea da Mazedonia. Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Eskola den Tecnunen ikasle elkarlana abiaburu, lurraldean zein urrunean abentura profesional ezberdinak bizi ostean, proiektu eraldatzaile honen alorrean elkarturik, hiru lagunek eratzen dute sortu berria den Mazedonia Elkartea. Elkartearen helburuen artean, diseinugilearen papera produktu garapenetik haratago eramatea da nagusietako bat, diseinatzaile-sortzaile, ikertzaile eta bitartekari izateraino. Diseinua herritarren zerbitzurako tresna eragilea da, bere ardura eta ondorio ekologiko, kultural eta sozialekin. Mazedoniak diseinuari buruz duen ikuspuntua holistikoa da, diseinua agente eraldatzaile bezala ulertuz gero, gizartean eta ingurumenean ekarpenak eta irtenbideak eskaini ditzake. Gehiago jakin nahi izanez gero: https://mazedoniadesign.com/
Elkarteko kideak: