Atzealdea 80.000 euro, 64 establezimendu eta 8.700 bonu, kultura sustatzeko eta oparitzeko

80.000 euro, 64 establezimendu eta 8.700 bonu, kultura sustatzeko eta oparitzeko

Liburu dendetan literatura, musika eta zinea erosteko balioko dute; 2.700 euskarazko produktuetarako izango dira eta 6.000, beste hizkuntza batzuetako produktuetarako.

80.000 euro, 64 establezimendu eta 8.700 bonu, kultura sustatzeko eta oparitzeko

Aurten ere, Gabonei begira, Kultura Departamentuak sustatu, bizitu eta fidelizatu nahi du kulturaren gozamena eta indartu kultur edukien merkataritzako eta banaketako sarea, liburu-dendak, kasu, kultur produktuen eskaintza zabala dutelako, Gipuzkoakoa bezalako gizarte moderno eta multikultural bati dagokion moduan.

Lurralde osoko 64 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin, herritarrek bonuak erosteko aukera izan dezaten. Bereizgarri bat izango dute atxikitako establezimenduek, eta erraza izango da abenduaren 2tik aurrera erositako bonua establezimenduan bertan gastatu ahal izatea.

Guztira 8.700 kultura bonu jarriko dira salgai: 2.700 euskarazko kultur produktuetarako izango dira; eta 6.000, beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko.  Horretarako, Kultura Departamentuak 80.000 euroko partida bideratu du.

 

Kultura bonuek honako modalitate hauek izango dituzte:

Euskarazko kultura produktuen bonuaren hobaria, 12 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketak eginda.

Beste hizkuntza batzuetako kultura produktuen bonuaren hobaria, 8 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketa eginda.

Bonuarekin erosi ahal izango dira liburuak (testuliburuak, ikasketa liburuak eta profesionalenak izan ezik), bai eta ikus-entzunezko produktuak ere (edozein euskarritan).

Kanpaina honi atxikitako Gipuzkoako saltokietan erosi ahal izango dira bonuak. Bonuak lurralde-orekaren eta establezimendu bakoitzaren tamainaren arabera banatzen dira.

Informazio gehiago hemen aurkitu dezakezu.