Zer ari zara bilatzen?
Atal honetan, kulturarekin eta diziplina artistikoekin lotutako hainbat arlo lantzeko doako baliabideak aurkituko dituzu.
2024-10-04
Chillida aurrera!
Eduardo Chillidaren mendeurrena dela eta, Carlos Arrutik eta Anabel Varonak osatutako Maushaus arkitekto taldeak eskultoreari buruzko hezkuntza gida hau prestatu du Chillida Leku museoko hezkuntza arloarekin lankidetza estuan, bereziki irakasleentzat eta hezitzaileentzat, baina baita jolasaren, ekintzaren eta esperimentazioaren bidez artistaren lana sakon aztertu nahi duten guztientzat ere.
2018-11-07
Gora Teloia! Antzerki Gida
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eskola egitasmoaren barnean, Aizpea Goenagak idatzitako Gora Teloia! Antzerki gida argitaratu du. Ikastetxeentzat tresna baliagarria izango da, eskolan antzerkia nola landu erakutsiko bait die irakasleei. Liburua Gipuzkoako ikastetxe eta liburutegietara zabalduko dugu, eta webgune honetan bertan ere eskuragarri duzue bertsio digitala.
gora VR!
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eskola egitasmoaren barnean, IK109 ONLINE idatzitako Gora VR! errealitate birtualaren gida argitaratu du. Ikastetxeentzat tresna baliagarria izango da, eskolan errealitate birtuala nola landu erakutsiko bait die irakasleei. Liburua Gipuzkoako ikastetxe eta liburutegietara zabalduko dugu, eta webgune honetan bertan ere eskuragarri duzue bertsio digitala.
Ez da emaitzarik izan bilaketarako.Saiatu berriro beste bilaketa-parametro batzuekin.