Atzealdea ANDER GONZALEZ

ANDER GONZALEZ

Sukaldaria

Beti nire amonaren frijigailuetan endredatzen Astelena 1960 jatetxean. 1996an hasi nintzen Luis Irizar Sukaldaritza Eskolan ikasten. Sukaldaritzaren munduak berehala erakarri ninduen eta Donostiako jatetxe eta hotel onenetan ikasten eta praktikak egiten aritu nintzen: Arzaken, Londres Hotelean, eta abarretan.

Betidanik izan dut garbi nire jatetxeak nolakoa izan behar duen, nire aitarengandik ikasi dut. Beti gogoratzen naiz nola erakusten zidan bazkaltzera kanpora joaten ginenean: Astilleroko zigala arrautzaztatuak; Martinen foie-sagar-aingira; Aldanondoko, nire bigarren etxeko, bizilagunak (Patxi eta Mariaje); Amasako entrekota eta biskuita txokolatearekin, eta ateratzen zuten quiche hura… mundiala!

Egun osoan jan eta jan… bizarra mozteko adinik ere ez nuen eta Euskadiko jatetxerik onenetan egona nintzen ordurako. Baina ez zidan hori bakarrik erakusten jatetxeetan, zera esaten zidan: mahai-zapi hau oihal kaxkarrekoa da, edo komuna zikina dago…. ikasi beharreko guztia, alegia. Nire aitarentzako gauzarik garrantzitsuenak honako hauek ziren: produktu ona eta leku zabala; ez zitzaizkion gustatzen mahaiak lerrokatuta eta jangelak jendez gainezka ikustea, jan eta gozatu egin behar zen aldi berean. Bestalde, amatxo eta Iñaki ondoan neuzkan, eta haiek ez zuten oso argi ni sukaldari izatera iritsiko nintzenik; izan ere, ez nintzen inolako harribitxia, buruarin samarra baizik eta, maiz, gibel-handia.

Haiek zintzotu ninduten, ez zuten meritu makala izan… Eta hemen jarraitzen dut, 19 urte igaro eta gero, eta 40 urtera iritsi nahian. Hiru urte daramatzat Basque Culinary Centeren eskolak ematen, disfrutatzen eta komanden eguneroko estresetik urruntzen. Asko gustatzen zait jendea sukaldean aritzeagatik ilusioz ikustea.

Ramón Roterarekin eman nituen lehendabiziko pausoak No es país para sosos programan eta azkenean 50 programa inguru egin genituen.. eta hori niretzat Erasmus egitea bezalakoa izan zen. Ondoren, Historias A Bocados egin nuen eta orain Abocados diariamente egiten ari naiz Gabriela Uriarterekin. Lasala Plaza Hotelean ere aholkulari nabil, La Jarana taberna jatetxea daukat bertan.