Atzealdea

Armairuko apalak

Egitasmoaren izena : Armairuko apalak

Eragilea : Hika Teatroa

Telefonoa
633252200
Kontaktua
Teresa Sala

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gaztelania
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Autoestimua; Sentimenduak eta emozioak; Besteekiko harremanak (taldea, gatazkak); Teknologia Berrien Erabilpena (komunikazioa, inkomunikazioa).
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH2 - DBH3 - DBH4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Maila bereko 2 gela
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
3630€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

ARMAIRUKO APALAK, 30 minutuko antzerki piezaren antzezpena, eskolan bertan. (Bideo gela, ikasketa gela… etb). Goiz berean, bi saio, maila bereko bi gela ezberdinekin. Ekintza koaderno didaktiko bati lotzen zaio.

Faseak:

  • Emankizunaren aurretik: piezak proposatzen dituen gaien aurkezpena eta eztabaida tutoretza espazioetan, irakaslearekin. 
  • Emankizunaren ondoren: aretoan bertan, solasaldi gidatua aktoreekin, zuzendari eta egilearen eskutik.  
  • Emankizunaren ondorengo egunetan: antzezlanak irekita utzi duen bukaerari buruzko hausnarketa egin eta taldeka bukaera posibleak  antzeztu eta grabatu. Lana ikastetxeko webgunera igotzeko aukera. 

Aktore talde profesionala: Iñigo Aranburu, Eriz Alberdi, Jon A. Alonso, Mikel Ibarguren, Miren Gojenola.

Zuzendaria eta egilea: Agurtzane Intxaurraga.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Nola?
  • Bi saio egitea goiz berean proposatzen dugu. 
  • 30 minutuko saioa eta ondoren, 20 minutuko solasaldia saio bakoitzaren ostean. 
Non?
  • Eskoletan bertan: bideo gela oso toki aproposa izan daiteke. Aulkiak borobilean jarrita.
  • Antzokietan: eszenatokian. Ikasleak aulkietan eserita zirkulu bat osatuz. 
Baliabideak:
  • Ikastetxeak ordenagailu bat engantxatzeko soinu ekipoa (musika ordenagailutik botako da), proiektorea, pantaila eta eskuko mikrofono bat jarri beharko lituzke. Aukeran, armairu huts bat ere, ikuskizunean erabiltzeko.
Jarduerari buruzko txostena:

ARLO ARTISTIKOA

Dramaturgia

Eszenaratze dinamiko eta garaikidea. Eszena laburrez osatuta, elkarrizketa bizi eta hizkera kaletarra. Eszenak espazialki aldatuz doaz, eta honek erritmoa areagotzen du, estimulazio handia lortuz gazteengan.

Gazteek era aktiboan biziko dute ikuskizuna. Pertsonaientzat gehienetan, ikasleak eskola kide dira eta haien konplizitatea bilatuko dute etengabe.

Kontakizuna bi planotan dago banatuta:

  • Esaten dena.
  • Sentitzen dena: zuzenean grabatzen duen bideo kamera batekin pantaila handian ikusiko da, era honetan kontatzeko moduak gazteek erabiltzen dituztenetara hurbilduz.

Musika

Bost musika pieza gazteen artean moda modan daudenak, estimulu sortzaileak, eta emozio bideratzaileak. (Gatibu, Elvis, Glaukoma…)

Espazioa

Espazio eszenikoa gela osora zabaldu da. Gazteak zirkuluan eserita, eta haien artean sakabanaturik bost pertsonaiak. Zirkulu barruko eremua zein ingurukoa, espazioa oso osorik erabiltzen da, ikuslea espazio eszenikoan bilduz eta bien arteko marrak desagerraraziz. 
Ikuskizuna erabat moldagarria eta egingarria da eskoletan.

ARLO PEDAGOGIKOA

Pieza bera 2018an Sormenaren Parte Izan Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin EABk antolatutako egitasmo pedagogiko eta artistikoaren emaitza da. Donostiako Luberri ikastetxeko ikasleak izan ziren gaitegiaren iturburu, horrexegatik piezak pedagogikoki balio esanguratsua dauka, eta gaitegi zabala. Haiekin sortua.

Pieza Koaderno Pedagogiko batekin aurkeztuko da. Bertan, ikasgaietan edo/eta tutoretza orduetan lantzeko gaitegi zabala osatuko da. Adb:

  • Euskara hizkuntza sexista al da? 
  • Homosexualitateren mundu mapa: geografikoa eta historikoa. 
  • Orientazio sexuala: ez gara heterosexualak ezta homosexualak ere. Harremanak dira hetero edo homosexualak. 
  • Gorputza plazer iturburu. 
  • Maitasunaren Kontzeptuak: Maitasun erromantikoa, posesibitatea, maitasun askatasuna…  
  • Zer da normala izatea? Zer da ezberdina izatea? 
  • Estrukturak: familia, koadrila, pertenentzia sentimenduak.
  • Bukaera irekia: ikusle aktiboak, kritikoak, ekintzaileak… 
  • Antzerkiarekiko zaletasunaren pizgarri: pertsonaiarekin hizketan, pertsonaiari galderak egin, pertsonaiak eta eszenaratzea aztertu. Rolak aldatu eta ikasleak aktore bihurtu.
  • Covid-19ak harremanetan eragin dituen aldaketak.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

31 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa neurri berean maite dituen emakumea. HIKAren produkzioek izaera sozial nabaria dute, eta ikusleak beren buruekin gatazkan jartzen saiatzen dira.

HIKA antzerki garaikidea da, erronka artistikoen etengabeko bilaketa eta berritzea, ekoizpen berri bakoitza etiketak uxatzeko aldarri. Antzerkiaz gain, zirkua, musika eta dantzak toki nabarmena hartu dute bere sormen lanetan, diziplina guztiei atea irekitzea beti berritzen egotea dela sinetsita.

KOADERNOA ZURI (2016) ikuskizunarekin HIKAk barne hausnarketa bat eraiki eta publikoa entzuteko ahalegin berezia egingo du. Lehen aldiz, mediazioa eta sentsibilizazioa lantzen hasiko da, jakitun gizarte likido honetan demokratizazioa eta partaidetza kulturaren eskutik datozela, eta  formakuntzarekin batera, biak hori bizitzeko tresna berriak direla. Publikoarekiko harremana ezin da sormen lanen erakustaldira soilik mugatu. Horren haritik, publiko berriak deritzonak, aktiboak eta kritikoak izanda, sormen prozesuak zabaltzeari ekin dio konpainiak, eta berea egin du lema: “Garrantzitsuena ez da publikoarentzat sortzea, baizik eta publikoarekin sortzea”.

Orain arteko MEDIAZIO, sentsibilizazio eta formakuntza lanak:

  • KOADERNOA ZURI, Hernani: Komunitate baten sormena, 2016.
  • TXARRIBODA Azpeitia, Errenteria: Mediazio lana, 2018. 
  • TXARRIBODA emanaldiz emanaldi: Sentsibilizazio lana, publikoaren partaidetza, 2018-2019. 
  • SAGARTU. Formakuntza tailerra Santiago de Compostelan (Ipar Eszena Bidea), 2019. 
  • ZAPARRADA: Formakuntza (eskola irekiak). Dantzagunea (Errenteria) / Donostiako Musika Eskola, 2019. Eta formakuntza eta mediazio lana Igorren. 
  • TONBOLA: Mediazioa, sentsibilizazioa eta partaidetza (Errenteria & Hernani), etorkinen kolektiboekin. 
  • TONBOLA emanaldiz emanaldi: Sentsibilizazio lana, etorkinen partaidetza, 2020.
  • ASTIGARRAGA: 2020ko irailean Astigarragak kultur ekipamendu berria estreinatu du, eta horren aitzakian ZAPATA BERRIAK, publiko berriak sortzeko egitasmo zabala abiarazi du.
Dokumentu osagarriak