Atzealdea

Ekainaren 4ra arte luzatu da Ondarearen Europako Jardunaldietan jarduera-proposamenak aurkezteko epea

Ekainaren 4ra arte luzatu da Ondarearen Europako Jardunaldietan jarduera-proposamenak aurkezteko epea

Aktibitate proposamenak Gipuzkoa Kultura webgunearen bidez bidali daitezke

-ren irudia Ekainaren 4ra arte luzatu da Ondarearen Europako Jardunaldietan jarduera-proposamenak aurkezteko epea

Ondarearen Europako Jardunaldietan aktibitate proposamenak bidaltzeko epea ekainaren 4ra arte luzatu da.  

 

"Guztion ondarea, denok parte! Patrimonio accesible e inclusivo" lelopean, aurtengo jardunaldien helburua kultura-praktikak irisgarriak izatea da, pertsona guztiei ondarea zabaltzeko. 

 

Jardueren proposamenak Gipuzkoa Kulturaren webgunearen bidez bidaliko dira helbide honetan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/ondarea/proiektuak/europako-jardunaldiak/2021 

 

Zer bidali behar da proposamenean?

 

Jardueraren deskribapena: (gehienez 500 karaktere), ondarea nola transmititutko den azaldu behar. Horretaz gain, bizitarientzat zer ikusiko duten edo zer egingo duten deskribatu behar da. Deskribapen hau hizkuntz bakarrean bidali behar da: euskaraz edo gazteleraz. 

 

Jardueraren xehetasunak: udalerria, eguna, ordua, lekua, irisgarritasun-neurriak... (Programaren une honetan beharbada datu batzuk ez dira behin betikoak izango. Hori dela eta, nahiz eta informazio hau bidali, aldaketak egon daitezke)

 

Argazkiak eta logoak: jardueraren deskribapenarekin batera katalogoan joango diren  argazkiak eta antolatzaileen logoak badituzue, igo ditzakezute. Informazio hori aurrerago ere bidali ahal izango da. 

 

Informazio gehiago:

 

Parte hartzeko gida:  https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/4598417/21_OEJ_Parte+hartzeko+gida_EUS_pdf.pdf/b1e7af5c-5e84-fe32-528a-5516cff48eba 

 

Bilera telematikoan egindako gaiaren aurkezpena: https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/13245365/JEP_21_Bilera_PowerPoint_EUS/3afeb652-72c4-37f5-bb6c-c79358f75951