Atzealdea

Espagueti

Espagueti

Pop freskoa

Herria
Donostia
Facebook
espaguetibanda

[Kutxa Kultur Musika 2018-2019 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Zenbait taldetan esperientzia hartutako lau kidek osatzen dute Espagueti eta hamarkada bat baino gehiago da era birtualean existitzen dela talde hau. Hala ere, 2014ra arte ez zen gauzatu ideia hau, gaur egun bizirik mantentzen dutena Alejo, Asier, Ion Mikel eta Damianek. Pop freskoa. Letra dibertigarriak. Ohar autobiografikoak nobela merkearekin nahastuta. “Parapapapak” eta melodia itsasgarriak. Energia handiko lehergailua.2015etik 2017ra hiru EP grabatu zituzten. Gaur egun laugarren grabazioa prestatzen ari dira. Laster ikusiko dute argia gai berriek. Espagueti egoera puruan. Al dente: dibertigarria, zuzena eta freskagarria.